Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2006-06-14
Hartzea LOPEZ ARANA
Eta kitto

Baiona ttipiko ostatu-leize batean elkartu ziren, burbuilarik gabeko kalimotxo pare baten inguruan, euskal rock musika nardagarriaren erdian.

- Noizbehinka irakurtzen dizkiat azken orriko hire artikulu horiek ; batzuetan arrazoi duk. Horrek ez du erran nahi besteak baino habilago haizenik... Egurra denei banatzen diek, horretan aditua haiz ! Eta hitaz zer? Ez al duk ezer aitortzeko ?

- Zeeer ?

- Nik aterako dizkiat konduak : bla bla blaka aritzeak ez dik gorotza urre bihurtzen. Hire borroka pertsonalak atxikazkik hiretako, besteak unatzen ibili ordez. Astoak bere burua lauda !

- Eeee...

- Erranen diat : hi, ikastolako kafira abertzale beroetan hezi haute, urrunetik ageri dik. Ez duk zaila oskoletik justiziaren eta euskararen eta independentziaren alde egotea, joan hadi errugbi partida batera eta hor ikusiko duk benetan zertan den euskal jendea. Ala ez dituk inoiz oinak zelaietan ezarri? Horren kontra ere baduk zerbait ? Hire eguzki sisteman dibagatzen ari haiz eta beste planetak ez dituk somatzen ere. Eta gero jendartea astindu nahi ? Ametsetan sinesteak bizi osoan lotan utziko hau.

- Baaaa...

- Masa borrokaren kontzeptua ez duk ongi sesitzen, beti egon haiz biharamunik gabeko kanpaina erradikaletan itzuli mitzulika. Hori bai, politikaz aho bete mintzo baina ez haugu alderdietan ikusten. Zer nahi duk ? Sugeak saskitik besteen eskuekin atera ?

- Mmmm...

- So ezak : goizeko hamarretan altxatzen haiz eta egunsentia dela uste duk. Kutsaduraren aurka omen eta hegazkinetan egiten dituk hire bidai exotiko delakoak. Itxuraz erretzeari uzi diok eta ondokoei zigarretak beti lapurtzen. Medikuntzaz ez dakik tutik ere eta konbentzionala den guztiari irainka. Horrela ez duk mundua aldatuko, ganorabako galanta...

- Grrrr...

- Hara ! Mintzen hasia ? Hago hago, ez diat bukatu. Argitaratzen ditukan liburuak hiru katuk irakurtzen dizkik, hutsez josiak daude eta hire denda horretan ez duk inoiz nehor agertzen. Euriaz babesten duten teilak eguraldi ona delarik xukatzen ezarri behar dituk, tetele !

- Fiuuu...

- Ez hadila kesa, hire onerako ari nauk, maite duenak ongi zigortzen dik. Badakik zer ? Mexikar bati entzun nioan mende bakoitzak bere iraultza berria dakarrela, XXIgarren mendekoa ongi hasia dugula. Ez zakala etsi ! Egun handiaren zain hagoen bitartean, lagunarteko kontseilua emanen diat : jardun malgutasunean eta irmoa bilakatuko haiz, ahulezian bada ere egin lan eta azkarra izanen haiz. Ez diat deus gehiago gaineratzeko. Beste kalimotxo bat?

- Urrup !


 
Print
 
...More news
Sujet à la une
Emeutes catholiques en Pays Basque 100 ans après
Pays Basque
Askatasuna : une solution au conflit basque sans Paris est "inimaginable"
Pays Basque
Les Embruns à Bordeaux
Pays Basque
Seizième jour de grève, négociation au point mort, et cheminots en renfort
Pays Basque
Les membres de l’exécutif basque s’auto-inculpent
Culture
Coup de chapiteau au cirque Ballabulle
Culture
Iker Goenaga peut tout faire avec un trikitixa
Sports
Une nouvelle compétition de Cesta Punta sur quatre Jai Alai
Pays Basque
Un Salon de l´agriculture verra le jour à Bayonne en novembre
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise