Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2006-05-16
Jean-Louis DAVANT
Basabe

Asier Basabe, Gernikako gizon gazte bat da. Bizkaiko Zigor Epaitegiak, Bilbon sei hilabeteko presontegiala kondenatü dü martxoaren 7an, auzitegi batetan eüskaldün gisa agertü nahi izateagatik, han eüskaraz mintzatü nahi beitzen.

2000. urtean destorbü baten jakile izan zen. Lagün batekin autoz bazabilan, gidari horren esküin aldean. Moto batek autoa jo züan. Asierek jakile bezala tribünalean agertü behar züan. Eüskaraz deklaratüko züala erran züan, eta ützültzale batekin aritzeari üko egin. Jüstiziako administrazionearen desobeditzeaz eta ez lagüntzeaz ogendant ekarri züan jüjeak.

Aküsamentü horrekin, sei urteren bürüan jüjatürik izan da beraz Bilbon. Hor berriz ber komedia : ezin eüskaraz ari xüxenka, ützültzalerik gabe, nahiz epailea eüskaldüna zen (eüskaradüna), horrek berak erranik. Espainiar gobernüko fiskal-proküradoreak zortzi hilabeteko zigorra galtatürik, epaileak sei eman deitzo, hein hori ere ez beita güti, eta arte hortan haütetsirik izateko züzena kentü, baita auzi eta proseseko fresen pakatzera kondenatü!

Zer debrü da hau? Franco tiranoaren denboralat ützültzen ari ote zaigü Espainiako jüsizia? Ala ez da sekülan hartarik elki?

Oritaraz dezadan bakoitxak badakiana: eüskara koofizial dela Gernikan eta Bilbon. Herritarrak non nahi eüskaraz mintzatzeko züzena badü Euskadiko autonomia erkidegoaren eremüan. Legea ez dü bete hor Espainiako jüstiziak. Agian ez da hortan baratüko afera zinez itsusi hori.


 
Print
...More news
Sujet à la une
SOUS LE SOLEIL DE ST-PÉE
Pays Basque
Les Verts interpellent ELB sur sa position anti-ours
Pays Basque
La thermolyse frappe à la porte de Bil ta Garbi
Culture
Réactiver la mémoire collective
Culture
Répondre au défi de l’utilité linguistique
Sports
Le compte à rebours a démarré
Sports
"Que Pampelune soit une fête"
Pays Basque
ETA en appelle à la France pour la résolution du conflit en Pays Basque
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise