Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2006-03-31
Peio JORAJURIA
Geroa eta iragana

Gau huntan, "Euskaldun Gazteria : 50 bizi Euskal Herri barnakaldean" dokumentarioaren lehen emanaldi publikoa izanen da (Vauban zinegelan, Donibane Garazin, gaueko 9tan). Lan biziki interesgarria da. Euskaldun Gazteria herrikoi hezkuntza mugimendu bat da, eta horregatik, bere lehentasunezko helburua gazteak herritar, aktore, burujabe bilakatzen laguntzea izan da. Azterketa, gogoeta eta ekintzei dimensio kolektibo bat emanez indibidualitateak formatu. Pintzipioa ederra da. Baina nolaz 50 urtez lan berdina eraman mundua egunero aldatzen delarik ?

Mende erdi batez, kontradikzio ainitz izan dira. "Eskualdun" Gazteriak gazteek frantsesa ongi menperatzea izan baldin badu erronka gisa, "Euskaldun" Gazteriak euskararen etorkizunaren aseguratzeko eguneroko borroka bat eramaten du... J.A.C.-ren garaian laborantxan produktibismoa bultzatzen baldin bazen, MRJC-a sortu eta gero gogoeten norabideek kontrasensua hartu duteŠ Eta eliza ? Zer egin behar da elizari buruz ? Onartu ? Babestu ? Kritikatu ? Baztertu ? Ahantzi ? Elkarteak fase guzi horiek ezagutu ditu...

Nolaz borroka hain desberdinak eramanez helburu berdinak bete ? Metodologia sinple batetan oinarrituz : Ikus-Juja-Ekin. Edonun munduan, edonoiz denboran, gazte guziek kalitate amankomun bat badute : haiek baino lehen ez da ezer existitu. Zinezko kalitate bat ote da ez jakitea milaka belaunaldi pasa direla lur berdinatik ? Bai. Zeren bizitzan "aktore" izateko, jakin behar da mundua begirada berri batez ikusten, deskubritzen, eta ez bakarrik onartzen; egunero mundua aldatzen baita. Jakin behar da ere mundu berri hori jujatzen, ikasi behar da gizarteak ez duela oraindik bere gailurra aurkitu, eta orai arte hartu duen zenzua ez dela beharrez hoberena. Eta ikasi behar da ere ekintzen bidez dela mundua aintzinaarazten; iraunkortasunean lan eginez.

Gazte bakotxaren eginbeharra bat izan behar luke hunek : burua altxatzea bere inguruan dena kritikatzeko, ikuspundu pertsonala bat ukaitea, eta mundua hobetzen egunero saiatzea, beldurtu gabe ondorioetaz. Ondoko belaunaldiko gazteak aski goiz etorriko dira egin dugunaren mugak azpimarratzeko, gaizki egin duguna desegiteko, gure lana hobetzeko.


 
Print
...More news
Pays Basque
Batasuna accuse l’État espagnol d’appliquer une politique d’extorsion
Pays Basque
La CFDT et le SAF contre "l’intrusion"du Parquet
Pays Basque
Le lehendakari Ibarretxe ouvre la série de contacts avec les partis politiques
Pays Basque
50 ans d’histoire à travers trois projections
Culture
Silence allègre pour suivre Mozart
Culture
Devoir à la mémoire
Sports
Sereins mais vigilants
Sujet à la une
La Sogreah à la recherche de nouveaux sites d´enfouissement
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise