Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2006-03-15
Eneritz ZABALETA
Prozesuaz

Euskal Herria bere historiako une garrantzitsuenetan omen dugu. Herri honen subirautasuneranzko bide luze eta oztopoz bete honen bukaera ez ei da gehiago luzerako... Hainbat buru makurtu, pertsona etxetik urrun bidali, gorpu lurperatu dituen gatazka hau konpontze bidean ezartzeko bidean ari zaigu ezartzen... Politikarien diskurtsoak entzutea bakarrik da aski, ikusteko hemen aldatzen ari omen zaizkigula gauzak.

Prozesua martxan jarrarazteko prozesua martxan da! Iduriz, edozein kazka sortzen delarik, prozesua amaren sabeletik atera berri den ninia bezala zaintzekoa da. Prozesua ahula da, gorpuzteko asteak, hilabeteak, urteak behar dituena. Prozesua, baldin desagertuko ez bada, aipatu eta aipatu behar da, isildu gabe, denek ezinbestekotzat jotzen dugula errepikatu eta errepikatu behar da, bestela, berez herabea izanki, desagertu eta denbora luze batendako kukuturik egonen baita nehork ezagutzen ez duen xoko sekretu eta ilun batean.

Baina prozesuak badu beste ezaugarri bat, politikarien hitzei interesatzen bagatzaizkie noski. Ahula izateaz gain, eri ikusten dut prozesua. Eritasun larri bat du. Prozesua maniako-depresiboa da! Bai jauna, maniako depresiboa... Astelehenan euforiaz asebetetzen gaitu prozesuak, karrikara jautsi eta "Gora Euskadi Askatuta!" oihu eta oihu ibiltzen da eztarria txikitu arte. Asteartean berriz, ohetik atera gabe egoten da negar malkoen artean. Zotin arteko tarte ttipi horietan "Ia guriak egin du" kantatzen asma dezakegu, kopeta beltz eta botza melankoliko-tragiko. Asteazkenan, berriz piztu eta "Aupa gizona, jaiki mutil!" edo "atzar emazte ta neskatil!" garrasika atxemanen dugu. Ostegunan, berriz jauste. "Triste bizi naiz eta...". Nahaspila honetan itzuli-mitzuli uzten gaitu denak, erotu arte.

Hori dena aski ez balitz, prozesu gaixo honek ez ditu inoiz urrun izorratu nahi dituen etsaiak. Politikarien hitzei jarraikiz, egunero bada baten bat gure prozesu ahul eta eria lurperatu nahi duena. Egia da bai, nori etorriko litzaioke burura halako pertsona bati jazarpen izigarria jasanaraztea karrikan Ertzainarekin borrokatuz, lan egiten ez utziz greba-txantai nazional bat aldarrikatuz. Iduriz, pertsona batzuk (aberri zale eta ezkerreko ideologia dutenak usu), politikarien arabera, gure eria maniako-depresibo egoeratik erabateko depresiora pusatu nahi dute.

Bukatzeko, prozesuarekin deus ikustekorik ez duen zerbait: herri honetan azken aldian prozesu zikliko bat bilakatzeko arriskuan ikusten dudan gertakari larri batzuk gertatu dira. Bi euskladun, etxetik urrun preso zirela, hilik agertu dira egunsenti batean. Heriotza prozesua herri honetan ez da bukatzeko bidean, anitz eta anitzen depresiorako. Baina hori arrunt bertze gai bat da, edo ez?


 
Print
...More news
Sujet à la une
Tout savoir sur la ferme, dégustation incluse
Pays Basque
Neuvième jour de grève de la faim pour Lassalle
Pays Basque
Les agents de sécurité pour la réouverture des négociations
Pays Basque
Le président de l’UPPA pour la suspension du CPE
Pays Basque
Les commentaires passent des ondes à Ustaritz
Pays Basque
"On cherche à affaiblir la gauche abertzale et à conditionner l’éventuel processus de paix"
Culture
Bereterretx, histoire de conflits
Sports
Attention à la "simple formalité"
Pays Basque
Une justice quotidienne sapée par des moyens en baisse
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise