Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2008-07-01
Txomin Peillen
Non da ene aberria ?

« Patrie » duenak « patrimoine" badu: euskara ez denaz geroz Frantziako ondarea, zer du ikusteko euskal idazle batek harrokeriaz lehertzeraino hantu den errepublika jakobino horrekin ? Beste arrapostu bat ukan dezakegu oraino, bai beste erantzun bat igurikatzen ere.

Zer den errepublikaren " berdintasuna " ulertu ez bagenu, argi dago Sénat ko atso eta agureentzat, Frantziaren batasuna uniformetasuna dela eta frantses mintzaira kaserna bat; kaboek soldaduei erraten zuten bezala. " Je ne veux voire qu’une tête "

Zer estakuru erabili da gure mintzairaren baztertzeko? Lehenik, azpian politika komunitario edo erkide xedeak badirela, baina ez al da komunitarismoa frantsesen aldetik gure hizkuntza, nazioarteko eskubideak ostikopetuz, ito nahi dutenentzat eta bakarrik duintasunean hiltzen lagundu nahi, behin Bordeleko errektoreak erran bezala.

Frantziako zortzi herri hizkuntza, lekuko hizkuntzak gutxi edo aski irakatsiak dira eta Pariseko CNU n eta bigarren mailan ezagutuak, baina arrainaren itotzeko lege egileek 75 asmatu dituzte, hilik edo erdi hilik diren dialekto eta azpi dialektoak kontatuz, baita okzitaniera zortzi zatitan hautsiz. Frantziak bere ostikopean dituen mintzairak errez baztertzen ditu, baina jakobinoek balukete zer egina Europatik galtzen ari den beren mintzairaren salbatzeko; hain zuzen irratitik J. Haritschelharrek gogoarazi zuen nola Bilboko eta Donostiako frantses eskolak hetsi ziren.

Frantziaren batasuna euskara ezagutuz hautsi genezakeela? Hain ahula ote da beste ehun herrietan egina ezin badu Frantziak, askatasunaren herriak, kausitzen ahal. Euskara autonomisten hizkuntza dela? Halaxe da beste gehienek ez dutelako aipatzen eta bestalde Iparraldean euskara ez da abertzaleen mintzaira, elebiduntasuna eskatzen dutelarik ez baitute beren artean gehienetan frantsesez baizik idazten. Bestalde Iparraldean abertzaleak %10 baldin badira, elebidun sisteman % 30. gazteek euskara ikasten dute. Zer erranik beste % 22 guraso beren haurrek ikas dezaten, nahi luketenak kanpoan egoten dira.

Ez omen garelako gure azken indarka emanik, nahiz ez dakidan non den ene patria, euskaldunekin beti euskaraz mintzatuko naiz, iparraldeko euskaldunen, euskaltzainen eta euskaltzaleen hizkuntza mintzatua izan dadin, eta idaztea ahantzi gabe? France-Culturen entzun diodan bezala Jean Haritschelharrek erran bezala "de jure" ez ezaguturik ere "de facto" bizitzen jarraituko dugula, baina horretarako aurreko perpausean erran bezala gure mintzaira ez dugu latin berri baten gisa erabili behar.


Print
 
...More news
Sujet à la une
Officielle depuis aujourd’hui, l’Europe en version française paraît déjà en panne de consensus
Pays Basque
Le conflit couve à la maison de retraite
Pays Basque
Premier cas de frelon asiatique constaté à Cambo
Pays Basque
C’est l’été ! Alerte aux personnes isolées
Culture
Petite histoire d'une collaboration et d'une création
Culture
Lieu sacré pour une consécration de l’art
Sports
Le favori Urdaibai vire en tête de justesse
Sports
Clermont coince encore en finale, Toulouse champion
Culture
La dernière édition d´EHZ vient confirmer l´avenir du festival
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise Sarean zer |