Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2007-10-09
Hartzea LOPEZ ARANA
Gudari ohiak

Patxokiak hogei urte bete ditu eta bertakoei dagokie orain garai horien kondatzea. Historiaren kutxara pasa baitira ia konturatu gabe, rock erradikala, etxe okupatuak eta intsumisioa. Anai-arreba gazteagoek Ipar Euskal Herriko lehen punki abertzaleei begirunez eta kuriositatez so egiten digute noizbehinka. Urrezko urteak igaro omen genituen, umorean eta ekintza zuzenean. Guk ere gauza bera erraiten genien 68ko maiatzean hogei urte zituztenei. Belaunaldi berri guztiek dute borroka osoki bizitzen.

Geroztik politikari profesionalak, funtzionario arruntak edo inadaptatu sozialak bilakatu gara eta iraganaz mintzatzean, interpretazioaren distortsioak du doinua ematen. Horrela gertatzen da maiz, are gehiago bideak banatu egin eta gaur denak leku berberean ez gaudelarik.

Ardiesteari zukua ateratzeko, bakoitzak bere errotari dio ura ekartzen. Batzuek Segi dute Patxaren oinordeko, "edozein alderdi politikoz kanpo dagoen mugimendua". Besteek gazte talde berri bat sortu nahi lukete, "antikapitalista eta ez bortitza", Patxa eredutzat hartuz.

Nik ere joko dut gitarra.

Feministak, belarjaleak, kakanahasleak eta jendartearekin ez sintonian ginen Patxako kide zonbaitzu. Sektarioak eta libertarioak. Zuku beltza dugu kupeletik jalgi, anarkismoaren arnoa. Aldarrikapen bitxia eta ezezaguna, departamendua ala autonomia bezain utopikoa eta errealista. Podere guzien kontra gudukatzen, diskurtsoak egin aintzin koherenteak izaten saiatzen, afirmatu aurretik desmarkatzen ikasi genuen. Guk ere ez genuen batzuetan egiten genuena ulertzen, horrela bizi izan ginen eta ez gara damu.

Zahartu gara baina oraindik ere arrastoak gelditzen zaizkigu. Politikerietaz ez gara oso fido, erreformismoari ikara gorria diogu eta ezker abertzalearen batasuna zinez desiratzen dugu. Lidergotzetan eta errekuperazioetan deseroso, ez gaude alderdietan baina politika egiten jarraitzen dugu, elkarteetan eta dinamiketan.

Doibat integratu gara. Iraultza armatua bihar goizeko ez dela ulertu genuen. Hobeki janzten gara, bozkatzera goaz, herritarrei errespetu gehiago diegu. Ahulak gara : ez dugu herriaren izenean masa egituren gidatzeko ambiziorik. Xumeak ere : gurekin gauza askorendako konda dezakezue. Gure musika, 1987 hartan kantatzen zena da beti : "Estatuari gerra, pakean utzi arte".


 
Print
 
...More news
Pays Basque
Le PSOE "parie sur un nouveau cycle d’affrontement et de violence"
Sujet à la une
Les jeunes réalisateurs retenus par la comédie
Pays Basque
La spéculation et le TGV au centre du Lapurtarren
Culture
La célèbre Marina résonne à Biarritz
Sports
Tout simplement impressionnant
Sports
Pour l’équipe de France, l’heure est à la récupération
Pays Basque
La fermeture annoncée du Tribunal s´instance de St-Palais
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise