Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2007-04-12
Txomin PEILLEN
Lehen zirkoaren turnea

Iazko urrian, Tartarin gisa desafioka ari Sarkozyk sekulako saltsa nahasi du. Ekainean hasirik, poliziak zekielarik urrian "errebal minberetan" emigratu seme gazte batzuek (% 0,1) prest zirela bazterren hausteko, ministroa "moldegaizki" mintzatu da, eta errebaletako jendeek gaizkigileentzat erraten zena berentzat hartu, horretarako prest zeuden gazteen sustengatzeko.

Moldegaitza? Ez hain. Ez da kalkulatu gabe mintzatu, eskuin muturrera eta kolore gabekoetara so baizik. Eskola eta auto erretzaileez kolore gabeko frantses arruntek diotena, goratik erran du.. Sarkozyk larderia handiko gizon guztien gisa badaki herri xehea balakatu behar dela: hala egin dute XX. mendeko, autokrata, eta tiranotxoek herrixehearen sustengua izan dutenek baina demokratek ere. Zer diok? Frantses arrunten hitzak goratik, haien biltzeko.

Bestalde gure boz ehiztariak gogoan duke segurik nolako garrantzia izan zuten Lepenisten bozek: haien biltzeko bere hagin motzak erakutsi ditu. Jakes Chirac ez da Sarkozyren alde. Jakesek, ez du nehoiz Le Penekin batu nahi izan eta badaki, nora zirristatuko den presidente gaia Nahiago zukeen de Villepin errepublikak egin noble berria. de Villepin berriz. Sarkozyren lehiakide ohia, ez da Sarcofago izanen, nahiz bere CPE arekin egin nahi izan duen besteak bezainbeste, larderia bizia eta esku gogorra erakutsi, isilduko da..

Sarkozy, politika kalkuluengatik bakarrik jokatzen, zeren eta urrunago joan da, erakutsiz ez dela, ideiaz ere, eskuin muturretik hain urrun. Guk uste genuen Zapatero zela Espainiako buru, baina Sarko Aznaren ikustera ibili zen. Eta zer erran du jende aurrean Frantziako ministro horrek Francok berak esaten zuena España Una y Grande behar zela. Ez al daki Sarkozyk Aznar neo-frankistekin dabilela? Bayrou behintzat demokrata da, baina ez euskaldunekin, ezen gure borondatearen aurka ez du departamendurik nahi izan. Bihoa antzara ferratzera! Norekin habil eta erranen diat nor haizen, dio erran zaharrak. Zer igurika dezakegu euskaldunok horrekin

Harritzen nauana da zeinen Europa gutxi aipatzen den eta zer nolako ikus puntu ahulak dituzten kandidatu guztiek ekonomiaz. Batek dio, nahi duenak oren gehiago egiteko zuzena utzi behar zaio, baina jadanik oren arruntak eta lanpostuak galtzen dira; besteak berriz 32 oren lan egin behar dela, eta nork ordainduko diferentzia? Jadanik zorrez itoa den estatuak. Eta zer eginen da ekonomian eskola ukatu edo kausitu ez duten gazte andana horiekin? Txinarat igorriko lanera, han lana izanen dutela ala jarraikiko dute Inglaterrara ihes egiten gazteek?

Federalismoaren kontra Bretainian mintzatu den Sekulako Erregina jakobinoarengandik? Bera, gauza erran eta kontrarioa biharamunean, zinema vedette bezala bere "kapritxoak" egiten, aholku emaile hoberenak baztertzen? Zer komedia. Eta ezkerrean zer tistezia hor elkar jaten dabiltzan Arlette Laguiller eta Besancenot, baita sozialistek beren txapeletik atera duten sasi-trotskysta, Schivardi.Buffetek arriskatzen du bere mirailaren aintzinean emaitza txikiarekin dantzatzea. Zer eginen du euskal Herrian José Bové laborari txikien alde mintzatzen dena? Zerbait gure alde direnek ez dituzte hitzemanak aplikatuko ezpaitira pasatuko.. Beraz, euskaldunak petzero . badirudi Ibarnegarai edo Espilondoren jokaerekin ez dugula deusik ikasi eta zerbait gisaz gure alde ziren Euskal Herrikoak baztertu.


 
Print
 
...More news
Sujet à la une
Les atouts de la proximité pour élargir le tourisme
Pays Basque
Mesurer la force du mouvement abertzale
Pays Basque
Le département ouvre des places au Pays Basque pour l’accueil des handicapés
Culture
L’esprit de King Crimson en dix guitares et des paysages sonores
Culture
Manuelle Ripert rempile pour une nouvelle tournée
Sports
Que la fête commence
Pays Basque
Deux engins explosifs artisanaux découverts à Biarritz et Bayonne
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise