Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2008-06-27
Oier Guillan (berria.info)
Oholtza gaineko hiru lan

Azken asteotan oholtza gaineko hiru lan ikusteko aukera izan dut:

Lehena Maskaradaren "Ohean", Oiartzunen. Aretoa ez zen batere aproposa, eta horrek izugarri baldintzatu zuen, hasteko, publikoaren papera. Baina tira, aurrestreinaldien bidetik bada ere, herrietan antzerkia ikusi ahal izatea eskertzekoa da.

Normalean antzezlan komertzialekin nahikoa eskarmentatuak bagaudenez (lagunarte antzerki zalean, diot), "listoia" nahiko behean jarrita joan ohi gara lan berriak ikustera. Agian horregatik ez ginen atera (batzuk) erabat zapuzturik. Antzezlanak lehen erdian edo bazituen barre egiteko moduko momentuak, bi aktore ordu betez jarraian erdi biluzik bere lana duintasunez defendatzen egoteak badu meritua (sekulakoa), eta tira, edukiari dagokionez besterik gabe disfrutatzen jakitea ere bada gure gogoa. Hala ere, bigarren erditik aurrera edo gidoia erori egiten zen, sinesgarritasuna galtzen zuen erabat zenbait momentutan, ohearen egitura mekanikoak mugitzerakoan sortzen zuen zaratak apurtu egiten zuen jolas tekniko horrek izan zezakeen eraginaŠ Ez asko, baina beste askotan baino gehiago eraman genuen etxera, eta ez da gutxi!!!

Galdera bat gelditu zen airean, baina: zein neurritan oinarritzen da jendea erakartzeko gaitasuna (kartela begiratu besterik ez dago) sexua protagonista dela bi pertsona biluzik ikusteak duen morboan??? Soilik horretan, esan nahi dut?

Agerre Teatroaren "Putzuak lehortzen" izan zen bigarrena, Oreretako "Niessenheim" aretoan. Bertatik kosta egin zitzaigun ezer eramatea etxera (gu ez gara kritikoak, emozioen egarriz diren ikusle soilak baizik). Egun "maite zaitut" esaten entzutean nire ustez kontrako efektua lortzen da batik bat, modu asko daude "maite zaitut" edo "maite zintudan" (behin eta berriz) esateko, batez ere sinesgarria izan nahi bada, hori baldin bada azaldu edo kontatu nahi dena. Eszenografiak, deklamatzeko moduak, gidoiak berak (kontatzeko moduak, ez halabeharrez edukiak)Š ez zuten askorik laguntzen publikoa antzezlanean sartzeko.

Hirugarrena Madrilen, "La cuarta pared" aretoan: Mala hierba taldearen "Šun abismo bajo el hombro", antzerkiaren eragin nabarmena zuen dantza garaikide pieza. Mutur batetik bestera pasa naiz lerro gutxian, antzerki komertzialetik alternatiboeneraŠ eta aitortu behar dut hirugarren hau izan zela hutsalena, ez zegoen nondik hartu. Alternatibokeriak jotako pieza hutsala zinezŠ ene uste apalean.

Hori bai, behintzat zer edo zer ezberdina ikusteko aukera izan genuen, gustukoa izan ala ez pozik joan ginen etxera. Zergatik? Hori dute ona hiri handiek, aukeratzeko gaitasuna ematen dizutela, nahi izanez gero posible zarela areto batera joan (agian aretoa bera erreferentzia delako) eta eskainiko dizuten horren berri izan gabe arriskatu, ea zer aurkitzen duzun (sarreren prezioak ere eskuragarriagoak izan ohi dira horrelakoetan).

Gainera aretoaren sarreran teatroari buruzko liburuak dituzte salgai, altxor bat aurkitu duenaren moduan eraman nituen nirekin Rodrigo García eta Angelica Liddellen hainbat testu.

Bila jarraitzen dut. Komunikazioaren bila. Ikusle pasibotzat hartuko ez nauen antzezlanaren bila. Zer edo zer transmitituko didan oholtza gaineko proposamenaren bila. Gozamen estetikoaren bila, besterik ez bada ere. Hiru aldietan egin nuen txalo (ezin esan sutsuki egin nuenik), zaila egiten zaidalako hutsean oholtza gaineko langile bati txalorik ez egitea.


Print
 
...More news
Sujet à la une
"Le temps d’aimer la danse" présenté de A à Z
Pays Basque
La situation est fâcheuse pour la langue basque
Pays Basque
Avec le nouveau parti anticapitaliste,"il s’agit de dépasser le cercle des militants LCR"
Culture
Culture
A l’intérieur, les Basques tissent la toile
Sports
Delmas-Isaac restent, Blanco prend les rênes
Sports
Artzamendi, Hirubelakasko et Iparla
Pays Basque
Après la tempête, le Conseil général repart dans le calme
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise Sarean zer |