Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2008-04-15
Loretxu Bergouignan
Elkarteak barneko kontraesanetatik ateratzeko bidea hartzeko prest ?

Pariseko lagun bat jin zen Euskal Herrira asteburu baten pasatzera. Lagun honek, eskertzeko, AEK-ren kamiseta bat eskaini zidan. Egia erran, biziki kontent nintzen aldatzen baitzen. Usaian bigarren eskuko jantziak ala bidezko merkataritzakoak erosten baititut. Kontent nintzen, baina aldi berean simiko zerbait banuen tripan. Beldur nintzen oraino ene ideien kontraesanetan sartzen den ekonomia bat, lagun horrek, enetzat sustatu zuela. Zertarako pentsatu kamiseta hori ene ideien kontrako zerbait izaiten ahal dela ? Ez AEK ez dudalako sustatu nahi. Baina azken aldian Askatasunaren sustenguz saldutakoa erosita ohartu bainintzen "made in Turkey" idatzia zela.

Segur da euskal jendarteak biziraun behar duela, beraz herria laguntzen duten elkarteek lortu behar dutela bizitzen. Beraz, segur ere, sustatu nahi ditudala. Baina zertarako elkarte horiek jendea nola nahika tratatua diren herritako produktuak erabiltzen al dituzte ? Zertarako multinazionalen joko ber-bera pratikatu ?

Izan dadin, hizkuntza bermatzen dituzten elkarteak, AEK, Ikastolak, etab... ala presoen egoera laguntzen dituzten elkarteak, Askatasunaren gisara ; elkarte horiek manera batez populu minorizatu baten errepresioa gainditzeko sortu dira. Beraz, era batez, munduko aniztasuna bermatzeko eta jendearen errespetua bermatzeko. Zaila beraz pentsatzea elkarte ber-berek urtez urte multinazionalen joko zapaltzailea eginen dutela, beharrean diren jende batzuen lana erabiliz prezio ahalik eta apalenean, elkarteak ahalik eta diru gehien irabazteko. Elkarte horien helburua zer da preseski ? Dirua irabaztea (beste populakuntza batzuk lehertuz ere) ala populu minorizatu baten errepresioa gainditzea ?

Erantzuna galdera huni erresa da. Elkarte bakoitzekoek dirua hasieran medio gisa erabili nahi dute baina batzuentzat helburu bilakatzen ahal da aski fite.

Urte ainitz pasa ditugu konzientizatze hori egin gabe baina azkenean iduri du elkarte batzuk hasi direla gauzak beste manera batez ikusten ; eta proposatzen dituzten produktuei kasu emaiten.

Zer plazerra oraikoan, lagun horrek eskainitako AEK-ko kamisetan "Pab Eguburu (Errenteria)" "Hecho en España" irakurtzea (Espainiarenak bistan dena beste simiko zerbait egiten duela baina ezinbestekoa delarik...). Ez dut minik ukaiterik kamiseta hori soinean ezartzerakoan !

Ea beste elkarte batzuk holako praktiketan sartzen diren eta haien sustatzeko besta eta produktuak nola egiten dituzten kasu emaiten hasten diren !


Print
 
...More news
Sujet à la une
Bera Bera-Getxo, l’autre derby du rugby basque
Herriz herri
Une eau potable de bien meilleure qualité pour les habitants des cantons de St-Palais et Bidache
Pays Basque
Le procureur de Paris a demandé de durcir les conditions de liberté de Filipe Bidart
Sports
Le signal fort de l’Aviron à ses concurrents
Culture
Le Gaztetxe d’Itxassou fait de ses 20 ans une chronique
Pays Basque
Suppressions de postes dans le primaire : décision aujourd´hui
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise Sarean zer |