Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2008-04-09
Ekonomia ereduaz

Lehengo batean irakurtzen nion Joseba Azkarragari (politikoari ez, besteari) beharbada Kubako ekonomia ereduak pista baliagarriak ematen zituela XXI. menderako, etorkizunerako. Batzuek ez uste izan arren, gauza interesgarriak ere idazten baitira euskaraz, eta irakurtzen. Eta euskaraz bakarrik. Eta pozten naiz, euskaraz jakitea beharrezkoa izatea zenbait gauza ezagutzeko. Baina tira. Ez nuen horretaz idatzi nahi egun.

Erraiten nuen, irakurri nuela Kubako ekonomia ereduak bazituela erakusgarri interesgarriak mundu osoarentzat, modan ez izan arren. Biziki artikulu interesgarria zen, adibide eta gogoeta zehatzekin, eta ez da ene helburua hura laburtzea, besteak beste ez dudalako gaitasunik.

Baina ideia bat azpimarratu nahi nuke. Ez du etorkizun onik orain arte ezagutu dugun ekonomia ereduak: kontsumoan oinarritzen den ekonomiak, beharrak sortzean oinarritzen den sistemak. Ez guretzat, munduko estatu pribilegiatuentzat, "garatuak" deitzen garenentzat, eta ezta "garatze bidean" direnentzat ere.

Eta etorkizunik balu ere, nik ez nuke horrelako eredu bat nahiko, estatuen arteko injustizien iturri baita, hau da, gizon eta emazteen arteko injustiziarena, eta estatuen barneko miserien sortzaile.

Ez du etorkizunik gure estatuek bultzatzen duten ekonomia ereduak, mundua finitoa delako, naturak mugak dituelako. Eta guk ere bai. Baina horretaz idatzi nuen beste behin ere. Eta ez dut errepikatu nahi.

Gure eredua erakutsi nahi diegu munduko beste herrialdeei ere. Eta inposatu. Eredu ona balitz bezala. Jakinez ez duela iraunen. Baina, hau ez dut ongi ulertzen, orain "garapen" urratsean diren herrialdeak gure sistemara makurtzea interesatzen zaigu, eta gure usteen arabera "garatzea"? Horrela beste urte batzuez gure meneko egonen dira eta gu heien bizkar aberasten? Horrela libreago direla sinetsaraziko diegu eta beren arteko desorekak errexkiago jasanen dituzte?

Ez ote zaigu interesatzen herrialde pobre horiek beti pobre eta gure "laguntza" beharretan egon daitezen? "Egiazko demokrazien" esku-kolpeen aiduru? Edo itxurak egitea da interesatzen zaiguna, eta dena berdin uztea, ahal den artean bederen, eta gero ikusiko?


Print
 
...More news
Sujet à la une
Civilisations d’Afrique dans la crypte Sainte-Eugéniede Biarritz : art et magie de l’Afrique
Culture
Basaizea jette un regardsur les trente années passées
Pays Basque
Mouvement des écoles occupées : quand les mamans s’impliquent
Sports
Troisième match décisif à Vitoria
Pays Basque
Zapatero propose d’élargir le pacte contre l’ETA
Pays Basque
Prévention de la délinquance : aux communes de s´impliquer
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise Sarean zer |