Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2008-03-29
Mikel Iturria
Xapre, euskal hippy bitxia

Herenegun aipatu nuen nahi duen bezala bizi den gizaseme bat, Mikel Urmeneta. Gaur, berriz, beste bat : Xapre trikitilaria.

"Aitari garai batean esaten nion : ikusten duzu, zuek alferraren fama aitatuz gero gaizki hartzen duzue. Munduan dagoen onena alferraren fama izatea da eta !

Niri ez dit inork lanerako deitzen, denak jan eta edan egiteko. Eta bizitzeko inportanteagoa da jatea ; jan gabe ez da inor bizi, lanik egin gabe asko."

"Atzo ? Siesta pixka bat egin eta ama ile apaindegira eraman nuen. Zazpiak aldera etorri eta joan nintzen Galarretara [pilotalekura]. Partiduak bukatu zirenean lagun batek esan zidan etxera eramateko, Mirakruzera (Donostia). Eta Josean Tolosak: 'deituko diat nora goazen afaltzera sagardotegira edo, Zepakoa ere hemen dago eta'. Bale. Beste hura utzi nuen etxean, eta artean ez zidaten deitzen. Ba Juan Mariri (Arzak) bisita egingo diot. Sagardotegian zegoela nagusia, baina esertzeko, sukaldean. Deitu zidan Joxeanek Zepara joateko afaltzera. Baina ez zidaten altxatzen utzi. Atera zizkidaten dozena bat platera eta bertan afaldu nuen. Eta gero handik kafea hartzera Zepara."

Nahi izanez gero, jarraitu irakurtzen Irune Lasak Xapreri eginiko elkarrizketa, otsailaren amaieran Berrian agertu zena. Lehenengo parrafoa berdintsu errepikatzen da duela ia hiru urte Argia aldizkarirako Amets Arzallusek eginiko elkarrizketan. Orduan ere ondokoa esan zuen :

"Nik, orain ere ez dut sekula etxean afaltzen, aurten (oharra: elkarrizketa 2005eko apirilaren hasieran publikatu zen) oraindik egun bakar batean ere ez dut etxean afaldu. Iaz hiru aldiz. Aldiz, egun bakarrean hiru sagardotegitatik pasa naiz aurten. Eta iaz izan nuen bolada bat, sei egunetan zortzi sagardotegitan izandakoa. Horregatik, kontrolatuta ibiltzen naiz. Zenbat eta gehiago ibili orduan eta zintzoago eta kontrolatuago ibili behar duzu. Orduaren kontrolik ez, goizeko bostak, seiak, berdin zait, baina edanaren eta diruaren kontrola bai. Bestela modako kantua bezala zara, urtebetean ibiliko zara, baina gero gehiago ez, desagertu egingo zara."


Print
 
...More news
Pays Basque
Les écoles primaires basques se mobilisent
Pays Basque
Fièvre catarrhale ovine : premières conséquences économiques
Sports
Fini les discours, le terrain va parler
Pays Basque
Urrugne : l’opposition dénonce "les engagements non tenus" de la maire Odile de Coral
Culture
Basquité des échanges en milieu bourguignon
Sujet à la une
La succession de Waltary-Etcheto s´ouvre aujourd´hui au Moderne
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise Sarean zer |