Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2008-03-20
Gari BERASALUZE
www.hitza.info, herri informazioaren leiho berria sarean

Zenbait hilabete igaro dira herri informazioa lantzen duten euskarazko Hitza egunkariek webguneak berritu zituztenetik. Orain, edizio jarraituetako informazioa bateratu eta gaur aurkeztuko den www.hitza.info webgunea abiarazi dute tokian tokiko prentsa sustatzeaz arduratzen den EKTren baitako Bertako Hedabideek.

Hitzen webguneetako edukiak bilduko ditu, herri informazioaren inguruan lanean ari diren beste hainbat komunikabideren albisteekin batera. Gaur asteazkena izango da aurkezpena, 19:00etan, Donostiako Doka kafe antzokian. Euskarazko herri informazioaren bilgune bihurtzea da asmoa, Hitzetako 102 herrietakoaz gain, herri informazioaren inguruan lanean ari diren beste hainbat agerkari digitalen edukiak eta albisteak ere bilduz eta erakutsiz.

Edizio jarraituko bideoei dagokienez, gainera, aurrerantzean Euskaltube izango da Hitzen webguneek bideoak igotzeko hautatuko duten webgunea, eta Euskaltuben bertan kanal berezia izango da Hitzen bideo horiek ikusi ahal izateko: www.euskaltube.com/hitza

Papereko edizioak PDFan ikusi eta eskuratzeko aukera

Webgune berriak laster batean emango duen beste aukeretako bat, Hitza egunkarien papereko edizioak ikusi eta saretik jaitsi ahal izatea izango da. Zazpi Hitzetako eguneroko papereko edizioen bai azala eta baita egunkari osoa ere jaisteko aukera izango dute erabiltzaileek.

Gaur egun, zazpi Hitzak 102 herritara iristen dira, guztien artean egunero 40.000 ale inguru argitaratuz, asteartetik larunbatera Busturialdeko Hitzaren kasuan, eta asteartetik igandera gainerako sei Hitzen kasuan. Orain, webgune berriak papereko edizioa PDFan ikusteko edo jaisteko eskainiko duen aukerarekin, beste milaka irakurle izango dituzte Hitzek.

Webguneek ere, milaka irakurle egunero

Hitzen papereko edizioek ez ezik, zazpi Hitzen webguneek ere milaka bisitari eta irakurle izaten dituzte egunero. Batez beste, zazpi webguneen artean 14.000 bat irakurle aitortzen dituzte egunero bisitari kopurua zehazten duten Interneteko zenbatzaileek.

Horiek guztiek ikusten dituzten edukiak izango ditu www.hitza.info webgune berriak ere: edizio jarraitua, elkarrizketa digitalak, bideoen eta argazkien bildumak, blogak, norbanakoek eta gizarte eragileek informazioa bidali ahal izateko Zurea da Hitza atala, agenda bateratua, inkestak, eztabaidak, eta abar. Gaurtik aurrera, gainera, herri informazioan aritzen diren bidelagun berrien laguntzarekin.


Print
 
...More news
Sujet à la une
Ce week-end, Lezo accueille le rendez-vous politique, culturel et festif du Gazte Topagunea
Pays Basque
Euskal Haziak organise Haurren Besta, sa fête annuelle dimanche 30 mars à Cambo
Pays Basque
Morts en Algérie : une date polémique
Culture
MAK revient de sa tournée en Suisse avec des souvenirs et des constats plein les amplis
Culture
Ken Zazpi à Garazi
Culture
Bien barré, le nouveau Kilikolo Zirko
Sports
Prêt pour le championnat tête à tête 2008
Pays Basque
Martine Bisauta :"j’ai fait un choix difficile, réfléchi, et je l´assume"
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise Sarean zer |