Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2007-12-21
Iruñeko Udalak Olentzeroren aldeko inkesta ezabatu du sarean

Iruñeko Udalak inkesta jarri zuen bere webgunean ea iruindarrek nor zuten maiteago Eguberrietan: Olentzero, Hiru Erregeak ala Bizarzuri. Asteburuan, Olentzeroren aldeko bozak nabarmen ziren aurretik. Baina arazoren bat gertatuko zen... inkesta eta emaitzak ezkutatu egin baitituzte "doiketak egiteko". Anartean, hautaketa posta elektronikoz egiteko proposatzen zuen udalak argitaratu mezuak.

Iruñeko udalaren webguneko portadan zegoen inkesta asteburuan. Euskaraz zein gazteleraz, gauza bera galdetzen zen.

Badirudi, dena den, inkesta sistema ondo dabilela. Inkesta zenbakia 20.a zen Olentzeroren kasuan, eta hori desagertu da, baina 19. inkesta, eta 18.a, eta aurreko guztiak, sarean daude.

Googlen, gainera, ebidentzia grafiko txiki bat aurkitu dugu bilaketa bat egin da. Katxea ez dabil, guk bilaketa egin dugun unean, baina Olentzeroren inkesta nonbait hor zela demostratzen du pantaila irudi batek. Olentzeroren aldeko botoak %88.9 ziren une horretan...

Hala ere, Googleren emaitza orri horrek berak ematen du gaztelaniazko inkestaren argazki moduko bat, nonbait beste une batean ateratakoa: Erregeen alde, %72 ziren orduan, eta baliteke, beraz, mezu elektronikoen bidezko kanpaina batek emaitza aldatu izana.


Print
 
...More news
Sujet à la une
Appel au référendum populaire face au "silence assourdissant" sur le Traité européen simplifié
Pays Basque
Dernière empoignade avant élection
Pays Basque
Têtes de Turc
Culture
Le pop rock de Ken Zazpi explose, cherche ses limites et veut faire sauter les barrières
Sports
« Une Ligue Professionnelle peut être la solution pour la main nue en trinquet »
Sports
De la lumière chez la lanterne rouge
Pays Basque
L´UMP investit Borotra et retrouve ses droits à la mairie de Biarritz
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise