Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2007-06-19
Peio JORAJURIA
Bortz urte

Aferak trinkatuak. Ondoko bortz urteetan poderea noren eskutan geldituko den erabakia izan da. Frantzian, nahiz eta aldi oro bezala, aldaketa izan den kanpainaren lema nagusia, indar harremanak 2002an bezalakoak izanen dira. UMP alderdiak pixka bat galtzen du, baina gehiengo absolutua atxikitzea lortzen du. Alderdi sozialista postu gehiago lortzen ditu, baina ez erabakieetarako pisu gehiago. Boz guttiagorekin berdeek bi postu gehiago lortzen dituzte. Komunistak gutti gorabehera mentenditzen dira. Eta zentristak, naiz eta zatituak aurkeztu, diputatu kopuru berdintsua lortzen dute.

Abertzaleentzat, hauteskundeen lehen itzulia interesgarria izan da : alderdi ezkertiarrek ez dute iraultzarik sortu boz kopuruan hamar­hameka milako xifre hori mentendituz, baina elgarrekin aurkeztuz itxura biziki ederra eman dute, eta laugarren bukatuz hauteskunde barruti bakotxean ukaezina den indar baten izatearen pretensionea ukaten ahal lukete, lortzen balute lekuko emaitzak kondutan hartu behar direla konbentzitzea. Jeltzaileek bide interesgarri bat aukeratu dute, Modemari eramanaraziz haien aldarrikapenak. Baina hitzarmena errefusatu duen kandidato bakarra hautetsi bakarra izateak bilana belzten du. Epe luzerako esperantza atxiki behar ?

Dena den, ondoko bortz urteentzat Iparraldearen ordezkari ofizialak Grenet, Poulou eta Lassalle izanen dira. Eta maluroski, pentsatzen ahal da Grenet jaunak, bere laugarren mandatuarentzat hiru lehenetan bezala eginen duela : ixildu Euskal Herriari buruzko zerbeit bozkatuko delarik. Maluroski pentsatzen ahal da Poulou jaunak azken 14 urteetan bezala segituko duela euskal arazoeri buruz : ordezkatzen duen Alliot Marie-ren gibelean gordetu, euskara mesprexatzen duen, euskal gatazka armen bidez konpondu nahi duen, erreferendumak ilegalatzat dituen barne-ministroaren gibelean gordetu. Pentsatzekoa da Lassalle-ek ere bide berdinetik segituko duela, bere Biarnoko zokoa defendituz, noiztenka ahantziz euskal herritar batzuen bozei esker diputatu dela. Eta asteburu huntako atentatuen ondotik, pentsatzekoa da ere ez duela Coumet jaunak - bere ordezkariak ­ berotuko abertzaleei atea idekitzeko.


 
Print
 
...More news
Pays Basque
Exploitants agricoles : à vos plastiques !
Sports
Ça sent la fin de cycle à Osasuna
Culture
Vitoria, le festival jazz cultive sa différence
Sujet à la une
Jean Grenet et Jean Lassalle prendront leurs fonctions aujourd’hui, D. Poulou attendra un mois
Culture
La txapela remportée à nouveau par l’indétrônable Maddalen Arzallus
Pays Basque
Les conseillers municipaux ignorent les consignes de parti
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise