Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2007-01-19
Peio JORAJURIA
Gazteria Baionatik kanporatua

Prentsari bidali nion lehen iritzi artikulua, duela orai urte batzu, "Marcel eta Batera" deitzen zen. Baterak antolutako manifa baten bezperan, paralelo bat egiten nuen Baionako unibersitatearen garatzeko zailtasunen eta Hatsa gazte mugienduari gertatu zitzaion mesabentura baten artean.

Hatsaren asmoa kontzertu baten antolatzea zen, Marcel et son Orchestre talde ospetsuarekin. Kontzertu hori Baionan egitekoa zen, ostegun batez, urteko lehen ikasle gaualdiakari. Maleruski, kontzertu hori ez zen egin. Zergaitik ? Bizpairu hilabetez negoziatu ondotik Baionako Herriko etxeak erabaki baizuen, azken momentuan, baimena ez ematea. Aitzaki ofiziala izan zen antzerki bat bazela egun berdinean hiriko beste auzo batean eta ezin zirela bi kultur ekitaldi konkurentzian ezarri.

Garaian idatzi nuen artikuluan, galdera pausatzen nuen ea ez zenez gazteriaren beldurra bat, eta zinezko nahikeri politika bat gazteri hori antolatzen ahalko luketen gauza guzien oztopatzea : unibersitateen garapena mugatu, gazteek ikasketak ahal bezain urrun egin ditzaten, aldarrikatzen ikasten duten urte horiek Euskal Herritik ahal bezain urrun pasa ditzaten, eta gazteria iratzartzeko sortzen diren iniziatiba guziak oztopatu, blokatu, errefusatu.

Gazte nintzen garai hartan. Eta gazte izanki, errexa da paranoian sartzea, hautetsien eginmoldeetan intenzio txarrenak ikustea. Baina... Geroztik ikusi ditugu beste gauza batzu. Ikusi dugu nola Baionako Herriko etxeak dena egin duen Kafe Antzoki baten eraikitzeko proiektua ezeztatzeko. Entzun ditugu Baionako etxebizitza agentzia guziak Baiona ttipiko auzoan eraikuntzen erostea kontseilatzen, laster ez zelako gehiago ostaturik izanen karrika horietan, eta itxuraz aldatuko zela... Eta bereziki ikusi dugu nola Grenet jaunak Eragin kolektiboa tratu duen.

Eragin kolektiboak Aux Urnes etc ekitaldia antolatu nahi du Baionan : hiru eguneko festibala bat musika, eztabaida, erakusketa eta mintzaldiak nahasiko dituenak gazteeri ulertarazteko politika eztabaidetan parte hartu behar dutela, elkarteen bidez, mugimendu sozialen bidez, bai eta ere bozkatuz. Proiektu ederra, beharrezkoa... Baina hor ere Baionako Herriko etxea kontra da.


 
Print
 
...More news
Pays Basque
M.Pagola (EA) : "Le PNB doit comprendre que Batasuna est légal"
Pays Basque
Jean Grenet refuse au collectif Eragin le permis d’organiser un festival dans le cadre de la campagne ŒAux urnes etc.’
Culture
Un lapin rigolo pour intégrer l’ikastola
Sports
Alimenter la dynamique de la victoire
Herriz herri
Tanborrada, une première demain
Sujet à la une
Un mois pour se prononcer sur le projet d´élargissement de l’A63
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise