Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2006-12-15
Hartzea LOPEZ ARANA
Merkatuz merkatu

Azokak munduko leku ederrenak dira, ez dute parekorik. Plazetan eta egoitzetan, harremanak errexten dituzte eta bizia koloreztatzen. Ekoizleari mozkina zuzenean erostean, etekinerako salgai hotza baino askoz gehiago eskuratzen dugu. Begirunea taupada xahuetan kurri da merkatuetan, saltegi erraldoien aire artifizial, argi fluo, zorion birtual eta ibilmolde okaztagarriarekin alderatuz.

Gizon hau berriz ere kapitalismoarekin obsesionaturik, pentsatuko duzu kronika hau irakurtzean. Harira noa: azoken aitzakiarekin liburu feriak aipatu nahi ditut, stand-aren gibelean egonik gauza ainitz ikusten eta entzuten baitira, eta haietariko batzuk kondatuko dizkizut. Euskal Herritik kanpo, gure herriak agertzen duen erakartze/higuindura fenomenoa benetan da kuriosoa.

Alde batetik, aitatxiren izebaren kusia euskalduna dutela erratera etortzen direnak, uros. Oporretara hona datoz, gure mendi, plater eta jenioak gustuko dituzte eta liburuak erosten dizkigute. Desadostasunak desadostasun, haiekin lasai hitz egiteko aukera ematen digute.

Beste aldetik, filantropo ezkertiar internazionalista errepublikar demokratak. Libururik ez digute inoiz erosten gu baino erneagoak baitira eta adi, gure herrian egin behar duguna gu baino hobe dakite. CGT sindikatuko batek Euskal Herriko ekonomia ETAren iraultza zergaren erruz gainbehera dagoela baieztatzen dizu. FSU elkarteko beste batek, euskara frantsesaren kaltean inposatu nahi dugula. Beste abil horrek, Europaren garaian muga berriak ezarri nahi izatea txorakeria dela, horretarako gainera Frantziaren mugak mugiarazi behar badira. Ez dakit euskaldunek zer arraio antsezten dugun frantsimunt horien imaginazio kolektiboan. Jakobinismoak elkor, kaskotzar eta putz-untzi fabrikatu ditu eta ez dira ohartzen. Joan-Lluis Lluis katalandarraren "Nire zakurrarekin solasean Frantziaz eta frantsesetaz" liburua gomendatzen diet guziei, frantsesez ere publikaturik baitago.

Euskal Herrian, liburu azokek ere badute xarma berezia. Eskematizazioak eta ikerketa psiko-soziologiko arinak egitea maite duenarentzat, bada zer kontatu.

Sarako idazleen biltzarrean, Axular bezain predikari eta jakintsu izan nahi luketen apez parrasta dabil herrestan. Desagertzekotan den espezie baten azken bizidunak dira, tamalez. Durangon, hegoaldetarrak trumilka, zaratatsuak, diru gutxi eta gogo askorekin. Argitaletxeak, harrapakinaren zain dagoen armiarmaren modura, bururaino irakurtzeko benetan zailak diren euskal idazle famatuen liburuak besapean.

Horrelako lekuetan ibiltzen gara Gatuzainekin, bezeroak ezagutzen eta gure ekoizpenak ezagutarazten. Nahiz eta gutariko inork lan horretan soldatarik ez irabazi, azoketan egotea une azkarra da guretzat, eta saldu liburu eta entzun iritzi bakoitzak aintzina segitzeko gogoa indartzen digu.


 
Print
 
...More news
Pays Basque
Anai Artea demande au Conseil général de subventionner le surcoût de la dispersion
Pays Basque
Ibarretxe soutient la grande vitesse depuis Bordeaux
Culture
Secrets de famille au combat en Uruguay
Sports
L’USA Perpignan en ligne de mire
Sports
Les frères Itoiz déterminés à briser l’hégémonie du BAC
Sujet à la une
Jean-Jacques Lasserre censure le débat sue la transnavarraise
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise