Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2006-09-28
Jon ABRIL
Nola eman jaten100000 laguni ?

sustatu.com

Hamar ordu ingurutan 100.000 laguni aparkalekua ematea, 7 kilometretako ibilaldia egitea, 24.000 sagardo botila eskaintzea... eta egun osoko jan-edana eta ekitaldiak eskaintzea ez da mauka. Nola egin hori 3.700 biztanleko herri batean?

Hiru aste falta dira Nafarroa Oinez besta Beran egiteko, hirugarrenez. 1983an eta 1994an egin zen Nafarroa Oineza Beran, bietan irailaren 18an. Aurten, baina, urriaren 15ean izanen da.

Labiaga ikastola da aurtengo antolatzailea, eta azken xehetasunetan ari da besta egun haundi horretarako, Nafarroan euskararentzat bestarik garrantzitsuena dena. Nafarroan euskarak lekurik baduela aldarrikatzeko eta agerian uzteko besta.

Baina 100.000 pertsona horiei jan-edana ematen, eta guztia antolatzen 2.000 pertsona baino gehiago ariko gara. Gure herria ttikia izaki, Euskal Herri guztitik etorritako jendearen laguntza beharko dugu egun horretan.

Izena emateko

Hemendik deialdia, gu laguntzeko prest dagoen jendeak izena eman dezan.

Txosnatan, segurtasunean, garbiketan, salmentan... zeregin ugarietarako behar da laguntza. Antolakuntza lana errazte aldera, irailaren 29a baino lehen izen-ematea eskatzen zaizue, honako telefonoetan edota posta elektronikoan:

oinezbera(a-bildua)hotmail.com

(600344655, 948625215, 948631558)

Talde zein norbanakoek ematen ahal dute izena, baina antolakuntza lana errazte aldera, taldean izen-ematea eskertuko da, arduradun baten izen-abizenak eta telefonoa emanez, eta zenbat pertsona etorriko diren lanera zehaztuz.

Aldez aitzinetik, antolakuntza batzordeak lanera hurbilduko zareten guztioi eskerrak eman nahi dizkizue.


 
Print
 
...More news
Culture
Etes-vous fiction ou réalité ? Mais... les deux mon général
Pays Basque
«Plus la mobilisation sera forte, plus Filipe Bidart aura des chances d’obtenir la liberté»
Sports
Trop de spécialités et pas assez de pays pour que la pelote devienne olympique
Pays Basque
Un nouveau programme de construction à Hendaye
Pays Basque
Collision sur l’A63 : miseen examen du conducteur
Sujet à la une
La production basque rayonne dans un Zinemaldia qui déçoit
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise