Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2006-02-24
www.zakilatente.blogspot.com
Nerea Alias eta Aimar Olaizola dira neska-mutil erakargarrienak

Otsaila berotu duen lehiaketa amaitu da lagunok. Blog honetako irakurle guztion artean Euskal Herriko neska-mutil erakargarri, lizun, eta ederrenak hautatu ditugu. Ez da historian zear neskei dagokionez egiten den lehen aldia, CyberEuskadi eta Telezaborrak antzeko lehiaketak antolatu baizituzten, baina bai mutilen kasuan !

Mutiletan Aimar Olaizola (4) pilotaria da Euskal Herriko mutilik erakargarriena eta nesken kasuan Nerea Alias (7) aurkezlea. Aimar Olaizolaren puxtarri kopuru berdinarekin Iban Garate (4) suertatu da; nahiz eta alfabetikoki Aimar-en izena lehenago atera, biek betetzen dute lehenengo tokia. Eta oso hurbil Amets Arzallus (3), Unai Garate (3) eta Unax Ugalde'k (3) jarraitzen diote pilotariari. Bereziki arreta deitzen du Unax Ugalderen kasuak, zeinek aldeko zein aurkako bozka pila jaso ditu.

Nesken kasuan Nerea Alias-en atzetik beste Nerea bat izan da arrakastatsuena: Nerea Garmendia (6), Oscar Terol umoregilearen lankide ohia. Eta hirugarren tokian, beste emakume eder bat, Izaro Iraeta (5), telebista aurkezle ohia. Badirudi Nerea Alias momentuko emakumea dela. Nerabe neskazaleen eztabaidaguneak neska honen argazkiez beteta daude (eta ez dira bakarrik mutil euskaldunak aritzen neska hau miresten). Horrela ere, bada neska hau gogoko ez duen mutilik, aurkako bozkak jasotzeaz gain, aurkako hitzak ere jaso baititu: "(...) izakera nahiko tentela dirudi".

Mutilen kasuan sailkapenak honela darrai: Anjel Alkain (2), Igor Jauregi (2), Javier Yeste (2), Gorka Urbizu (1), Iosu Ibarra (1), Mikel Aranburu (1), Oier Zearra (1), Xabier Garate (1), Sustrai Colina (0), Carlos Gurpegui (-1), Dani Arizala (-1), Juan Jose Ibarretxe (-1), eta Klaudio Landa (-1).

Nesken kasuan ez bezala, mutiletan denetariko lanbideak daude. Bertsolariak, futbolariak, aktoreak... Neskazaleok aldiz, badirudi telebista baino ez dugula ikusten. Honela jarraitzen du neska erakargarrien sailkapenak: Adela Gonzalez (2), Anne Igartiburu (2), Ilaski Serrano (2), Yolanda Alzola (2), Afrika Bibang (1), Aintzane Ezenarro (1), Emma García (1), Estitxu Fernandez (1), Maddalen Iriarte (1), Miren Artetxe (1), Maialen Lujanbio (0), Ana Urchueguía (-1), Begoña Errazti (-1), eta Nekane Erauskin (-5).

Eta bozka positiboak dauden moduan, negatiboak ere badaude. Mutilen kasuan, aurkako bozka bakarra dutela: Carlos Gurpegui (-1), Dani Arizala (-1), Juan Jose Ibarretxe (-1) eta Klaudio Landa (-1). Eta nesken kasuan politikariak dira nagusi: Nekane Erauskin (-5), Ana Urchueguía (-1), eta Begoña Errazti (-1). Politikarien zerrenda osatzeko esan beharra dago Aintzane Ezenarrok ere aurkako bozkaren bat jaso duela, baina baita aldekoak ere.

Aipagarria da Nekane Erauskin-en kasua. Ia irabazleek bezain beste bozka negatibo jaso ditu politikari honek. Bere kontura utzi dituzten iruzkinak ez dira xamurragoak: "(...) goragalea ematen dit. Egongo al da andre horrek berotuko duen mutilik?". Ziur nago guztiok gozatu dugula bai joku honekin zein antolatutako beste jolasekin eta gehiago elkar ezagutzen dugula. Eskerrik asko guztioi.


 
Print
...More news
Pays Basque
Les paysans d´ELB s´invitent à Pau
Pays Basque
M. Zapatero : "Je ne négocierai pas le droit à l’autodétermination avec ETA"
Pays Basque
Les socialistes fustigent la droite locale et avancent leurs propositions sur le logement
Culture
Coup de ballet dans un répertoire oublié
Sports
Piterman au centre de la polémique
Sujet à la une
Aquitaine et Euskadi main dans la main pour le TGV Atlantique
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise