Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2006-01-24
Miren ARTETXE
Nork noraurreikusten ?

Duela guti irakurri dut Bernard Werber- en liburu batean azalpen biziki bitxia. Berak dionez, espiritu obserbatzaile eta logiko batek, edozein giza-estrategia aurreikusten ahal du. Erran nahi baitu, pertsona bat behar bezain ongi aztertzen baginu, jakinen ginuke zein jokabide izanen lukeen edozein egoeratan. Teoria horren arabera, besteek ez dezaten gure erreakzionamendua aintzinetik asma, manera bakarra da gure erabakietan elementu aleatorio bat sartzea : adibidez, erabakiak dado baten laguntzaz hartzea. Hala, gerlan, militar batek bere hurrengo erasoaren norabidea dado bat botaz erabakiko balu beti, aurkariak ez luke deus ulertuko eta jokoz kanpo geldituko litzateke. Horrela jokatuz, erabakietan kaosa sartuz sorpresa efektuak sortzeaz gain, asmaezina izango litzateke erabaki garrantzitsuak hartzerakoan erabiltzen den logika: ezin da asmatu dado batek zein zenbaki erakutsiko duen. Noski, gerla garaian general gutik utzi dute xantzaren esku haien estrategia militarra, haien inteligentzia aski zaiela pentsatuz. Alta, erabakiak aleatorioki hartzen direlarik, aurkariak automatikoki pentsatzen du bere etsaiak berak ulertzen ez duen arrazonamendu bat egiten duela eta gainditua sentitzen da.

Euskaldunok ere aspaldi ohartu ginen fenomeno horretaz. Ez dugu musean 31 dugun bakotxean hordago erraiten. Badakigu zer den aurreikusiak izaitea. Mendeak daramatzagu hori sahiesteko ideia berriak, bide berriak eta borroka berriak sortzen. Kolpe bakotxaren ondotik xutitzen. Ez gintuzten aurreikusi Batasuna ilegal egin eta gero, Aukera Guztiak indarrik gabe utzi eta gero, EHAK aurkeztu zelarik. Aurreikusten ginuen BEC-eko ekitaldia ez zela hautsik harrotu gabe iraganen. Haiek ere aurreikusi dute aurreikusten ginuela. Aurreikusten zuten aurreikusten ginuela aurreikusten zutela Batasunaren egoitzak ixtea, etabar etabar. Azkenean batek ez daki nork aurreikusten duen nor. Argi den bakarra da, partxis honetan bi dadoek ez dituztela zenbaki berdinak, jokalari batek besteak baino fitxa gehiago dituela, eta jokalari horrek partxisaren legeak bere interesen arabera aldatzen dituela nahi duelarik. Maleruski, joko zikin horretan galtzeko dena badugu ere, gure proposamenei bizkarra ematen dieten artean, ez dugu beste irtenbiderik: ezin baldin bada mus eman, hordago.


 
Print
...More news
Sujet à la une
Le point sur les chantiers en cours à Bayonne, une visite guidée avec le député-maire Jean Grenet
Pays Basque
Otegi : "le processus de paix aura bien lieu"
Pays Basque
Menaces sur le service de neurochirurgie de l’hôpital de Bayonne
Sports
Alfaro-Héguiabéhère au bout du suspense
Sports
Ce sera finalement Sale à Anoeta
Pays Basque
La carte scolaire du premier degré débattue aujourd´hui
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise