Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion 2005-06-29
Loretxu BERGOUIGNAN
Landare-erregaiak iparraldean...

Landare-erregaien erabilera aipatu aintzin, berriz deskriba dezagun zertan datzan. Autoek ibiltzeko, energia behar dute. Energia hori gehienetan petrolioak ekartzen dio. Autoa ezinbestekoa bilakatu den gaur egungo biziereduan, petrolioa jendarte honen ibilmoldearen zentroa bilakatu da. Petrolioari akats guziak barkatuak zaizkio, denak haren atzetik, denen egiteko prest... Petrolioa milioika urteko naturaren lanaren ondorioa da, eta berriz sortzeko beste miliokada urte batzu beharko ditu... Naturari bere ondare bat husten diogu karbono dioxido botatze masiboaren truke. Petrolioaren erabilerak mundua larriki kutsatzen du eta hortan datza bioerregaien garrantzia.

Landare-erregaiak zer dira? Petrolioa bezala, energia ekartzen dute. Preseskiago, landare olioak dira. Erran nahi baita, urtero hazten diren landareen ekoizpenetik datorren erregaiak (milioika urteren ordez). Motorea eta oliaoak bat egin arazten lagundueta, auto eta traktoreetan erregai sume baten gisa ibiltzen dira.

Ekainaren 16 an talde bat muntatu da Alternatiba elkartean landare-erregaien proiektu baten martxan ezartzeko. Hau da olioaren landaretik-autorako bidea : Lilia (eguzkilorea, KolzaŠ), haziak, hazien "Prezaketa" (hortik, "tourteaux"ak lortzen dira, kabalen hazteko+olioa), olioaren dekantazioa (kuba haundi batean), olioaren filtrazioa (hazietatik lortu olioa 3 astez dekantatzen utzi ondoren 5 mikroiko filtro batetatik pasarazi behar da). Ondoren, filtratutako olioa otoan ezartzeko prest daŠ

Egun hartan erabaki da olioa “jada egina"-rekin hastea, jakinez kasu guzietan filtratu behar dela. Lehen urratsa beraz, filtrazioaren lanari ekitea (materiala, lokala...)... Proiektu hori, interesatuak diren guziei idekia da.

Bestalde, energi berriztagarri ezberdinei buruz EHZ festibalean informazioak atsemaiten ahalko dituzu : Francis Laplacek (Paueko laborari bat) eta Oleolea elkarteak (Bordale) standak atxikiko dituzte. Igandean, 2etan, mintzarbolan, landare-erregaiak aipatuko dira: Oleolea, Laplace eta Altenatiba elkartearekin.

Beraz festibala arte edo filtrazio lana elgarrekin egin arte!


 
Print
...More news
Pays Basque
Un gouvernement basque provisoire
Culture
L’écriture pour survivre à l’exil
Culture
Gatuzain, l’édition dans un créneau difficile
Sports
Les meilleurs longboarders seront à Biarritz
Pays Basque
Le "boom historique" de l´artisanat basque
Sujet à la une
Les Peñas de Bayonne menacent de fermer les fêtes à trois heures
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise