Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2008-06-18
Leire Narbaiza Arizmendi
Hnuy illa...

Duela zapatu bi, hilaren zazpian, dantza espektakulu hau Durangon ikusteko aukera izan nuen.

„Hnuy-kartela

Honen berri izan nuenetik ikusmina sortu zitzaidan, Joseba Sarrionandiaren poemetan oinarritutako dantza montajea zelako. Ez nekien zelan egin zitekeen dantza poemetatik sortu. Horretxegatik, joateko gogo ikaragarria neukan aspalditik.

Kontuan hartu behar da Sarri asko gustatzen zaidala, eta dantza ere bai. Ondo lotuta egonez gero, ikuskizun ezin hobea nire gustuetarako. Baina nire beldurra nahastea nola egin zuten zen.

Arduradunak Kukai eta Tanttaka dira; hortaz, postura ziurra. Eta ikuskizun ederra eskaini ziguten. Egia esan Sarrionandiaren poemekin gauza txar bat egitea gaitza da.

Eszenaratzea bikaina izan zen. Euri hotsak eman zion hasiera, eta hizki eta hitzen euria hasi zen. Poemak hainbat ahotsetan emanak zeuden (batzuk ezagunak, Sarrionadiarena berarena, Ruper Ordorika eta Mikel Laboa kasu). Batzuetan kantatuak, besteetan

Hnuy illa-sarri

Musika hutsa. Olerki asko ezagunak, batzuk "Hnuy illa nyha majah yahoo" poema liburu ederretik hartutakoak. Liburu hau joiatxo bat da, poemario zabala, txukun argitaratutakoa (pasta gogorrekin, paper ona eta ilustrazioekin).

Eta dantzaz zer esan ? Dantzari onak dira, gero, Kukaikoak. Itzela, euskal dantzetako pausuak hartuta garaikidea egitea, sentsualitate horrekin,....Beti pentsatu izan dut, euskal dantzetan elkar gutxi ukitu arren, bazeudela batzuk oso sentsualak zirenak...Denek barre egiten zidaten, baina Durangon ikusitakoaren ostean, inork ez dit ukatuko sentsualitatearena !

Montajea ere modernoa eta ausarta. Normalean dantzan (balletean, garaikidean) bikoteen arteko musuak egonda ere, ez dira ematen, sujeritu egiten dira. Hemen ez, hemen eman egiten dira, behar den moduan. Bikoteak, gainera, neska-mutil klasikoaz haratago. Badago mutil biren arteko tango bat polita, hunkigarria, sentsuala, ikaragarria. Ez gaude ohituta, zoritxarrez, mutil bi dantza lotuan ikusten, eta harrigarria egin dakiguke. Baina hain naturala da tango hori, inor ez da konturatzen nolakoa den bikotea.

Tanttaka-kukai-euri

Dena oso hunkigarria zian zen. Batetik, lehengo poema "Kiromantzidxa" izan zen, eta azkena "Sustraiak han dituenak". Biak oso ezagunak eta esanguratsuak. Gainera Durangon. Euria bezala, hainbat poema oso malenkoniatsuak dira, eta euriarekin hasi eta amaitu zen. Hainbat begi busti ikusi nituen, ni ere negar egiteko puntuan egon nintzen ; emozionantea izan zen oso.

Oraindik ikusteko aukerarik badago ; eta ni zuek banintz, ez nuke oportunitatea galduko, benetan. Informazio gehiago dantza.com webean.


Print
 
...More news
Sports
Gloucester, Cardiff et Calvisano
Culture
La première nuit du gospel de l’été
Sports
Un adour de filles
Sports
L’Aviron monte une équipe pour se qualifier en Hcup
Pays Basque
Le Collectif "Non à la base élèves" demande le retrait du fichier avant la généralisation
Sujet à la une
2000 personnes ont dit "non" aux régressions sociales à Bayonne
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise Sarean zer |