Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2008-05-02
Txomin Peillen
Zer da ezkerreko politika ?

Euskal Herriko Garapen Kontseiluan ezker frantseseko sindikalista bat jarri denez geroz buru, euskaldun deitura duen horrek Iparralde nahi luke bere ideiako « etxe txikito » batean eduki. Gutarik batek Hegoaldean nagusien, langileen eta sindikatuen artean diren harremanak aipatu dituenean , berehalaxe erran du ez zitzaigula komeni beste herrialde berri bat sortzea. Etxandik erantzun dio, oraino libre ginela inguruko auzoek kausitu dutenengandik ikasteko. Sindikalista horren ardurapean eta Euskal Herria 2010 egitasmoaren bukatzeko kontseiluak « social » gizarte batzordekoak xede bat ausnartzera eman digute; sindikalista aipatu diguna batik bat nola nagusi langileen arteko gatazkak baketu izan da.

Lehen bileran hirur ohar egin nituen, xedeetan ergiegi ez ziren hiru helburuz. Lehena herri zerbitzuen desagertzea aipatu da eta osasun mundua dabiltzanak kezkatuak agertu, eskaini aterabideak ez dira prefetaren gustukoak izan « faux espoirs » izena emna die; beste bi gaiak ez dira gehiegi aipatu, egoitza merkeen egiteko politika zehatz bat eraiki behar litekela gazteak ezkonduak ala ez, itsas bazter honetan kokatzeko, bizitzeko ahala izan dezaten. Jakina gai horietan Biarritze, Donibane Lohizune eta Hendaia ez dira goratikegi mintzatzen.

Azken pundua zen langabeziaren ordaintzeko ordez ekonomia iraunkor baten atxikitzeko lantegiak eta lanpostuak sortu behar liratekela.

Argi da Errepublikaren politika batean sartuak eta lotuak garela eta horrek aspaldixkan erabaki du, Espainiaren alderantziz, langabeziaren pakatzea Badirudi Frantzia ari dela langabezia sortzen bere funkzionarioak kenduz eta haien lekuan, lanik ez denez, langabetuak ordaintzen. Zein da merkeena ? Zer ekartzen dio gehiago ekonomiari milaka eskola postu kentzea ? Sozialistek eskuineko politika bat eginaz kakan sartu gaituzte, estatuaren ontasunak eta zerbitzuak pribatizatuz langabezia eta sekuritate sozialaren bizkar bizi diren sasi eri pentsiodunak egoskirik.

Orain, pribatizatu EDF, GDF, SCNF, Posta eta besteek Europako konkurrentzia legeak errespetatu behar lituzkete horregatik estatuak ezin ditu lagundu, eta astakilo guztiak Europari harriak bota. Nazional gelditu baziren zerbitzu eta ontasun horik Europak ez zukeen deusik ikusteko. Orain ezkerrak desegin duen kolektibotasuna ez da igurikatu behar eskuinak berriz eraiki dezan. Azken hauteskundeetan sozialisteek ez digute ekonomian ezer eskaini globalizazioari freno bat eman zezakena, ez eta ideiarik komunista handiak (Txina, errusia) horretan sartuak direnean. nola boltsaren espekulatzeari bihurtu zer da ezkerra ?


Print
 
...More news
Sujet à la une
La délégation du Pays Basque nord s’est exprimée à l’assemblée sur les affaires autochtones de l’ONU
Sports
Tau Vitoria doit déjouer la défense du CSKA
Culture
L’académicien Henrike Knörr est décédé
Pays Basque
Trois attentats commis au Pays Basque sud
Sports
Les Bayonnais attaquent leur "phase finale"
Pays Basque
La manifestation du 1er mai s´en prend aux réformes de Sarkozy
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise Sarean zer |