Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Tribune Libre 2008-01-23
Jose Luis Lizundia / Euskaltzaindiko Diruzaina
Haritschelhar euskal herri-gizon

O stegun honetan ongi merezitako omenaldia eskainiko dio Jean Haritschelhar jaunari Euskaltzaindiak bere etxe nagusian. Ospakizun akademikoan, beste ekintza bat ere sartu da, hots, Iparraldeko herri aginteek sortutako Euskararen Erakunde Publikoarekin Euskaltzaindiak sinatuko duen hitzarmenarena, Jeanen aspaldiko nahia izan baita Iparraldeko herri agintari eta politikoek Euskaltzaindiaren aitormen publikoa bere egoitzan egitea, nolabait egin araziz, Akademia fisikoki eta instituzionalki ezagutu dezaten. Askok uste baino sinbolismo gehiago du elkar "ezagutze" horrek Euskal Herriaren hiru errealitate politiko erakunde-etxe bakarrean biltzeko. 1991ean, Jose Antonio Ardantza, Euskadiko Lehendakaria eta Juan Cruz

Alli, Nafarroako Presidentea euskararen etxe nagusia inauguratzea ekarri ba zituen, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako agintari nagusiekin batera, EAJ-PNV, EA, EE, HB eta PPko buruzagiak ere elkarren ondoan zirelarik, euskalgintza, kultura, unibertsitate eta anitz ordezkariekin batera, oraingoan, hain bere dituen lapurtar, baxenafar eta zuberotar herri ordezkarien presentziaz aitortuko zaio bere Euskaltzaindiarekiko lan eskerga.

Egitarauaren beste gaiari dagokionez, Jean Haritschelhar-i omenaldia Euskaltzaindiko hogeita hamahiru kidek Jeani eskaini dioten omenezko liburukia aurkeztuko da, zeinetan hasieran Euskaltzainburuaren eta Buruordearen hitzaurre eta biobibliografiarekin batera nire artikulu bat agertzen den "Haritschelhar 38 urte Zuzendaritzan". Hainbeste urte ez da inor izan kargu akademikoan, ez eta Azkue bera ere. Idazlan hori ezin dudanez prentsa artikulu batera ekarri, zerbait azpimarra nahi nuke euskal irakurle edonorentzat. Jean urte askotan Baionako Euskal Museoko zuzendari, Baigorriko alkate bederatzi urte eta hainbeste euskal kulturarekiko elkarteen sortzaile, bultzatzaile izateagatik ezagutua izan bada ere Iparraldean, Hegoaldean, lehendabizi hogeita lau urte Euskaltzainburuorde eta hamasei Euskaltzainburu izateagatik da ezagutua eta aitortua. Horren ondoriozko merezimendu ugariengatik egiten zaio omenaldia. Domaia da artikulu labur honetan gara ezina. Euskararen lan akademikoetan hor ditugu lehen lerroan: Orotariko Euskal Hiztegia, Hiztegi Batua eta Euskal Gramatika Lehen Urratsak, zeintzuk diren Euskaltzaindiaren Hiztegiaren eta Euskal Gramatika Orokorraren oinarriak, hots, euskararen batasunaren ondare guneak, Akademiaren eskumen esklusibo eta ukaezinak. Euskal Herri Hizkeren Atlasa, onomastika alorreko lan ugariak, literatura ikerketa, herri literatura, biltzar eta jardunaldi, jagon arloko egitasmo eta argitalpen anitz egin izan dira aipatu urte horietan, ahantzi gabe euskara batuarekiko erabaki eta araugintza. Zuzendaritza, barne gobernamendu erakunde legez liberalki zuzentzen saiatu zen.

Gure hizkuntza nazionalaren erakunde nagusiak, eremu politikoen zatiketak gaindituz, zazpi euskal herriak batzen ditu eta aipatu urte luzeotan Jean izan da lehen edo bigarren gidari. Jakin du karguak behar zuen tornua ematen; agintari eta herri hautetsiekiko harremanetan duintasunez eta diplomaziaz Euskaltzaindia bere leku gorenean jagoten; kulturgintzan eta, batez ere, euskalgintzan ziharduten eta diharduten elkarte eta taldeekin harremanik fruitukorrenak eramaten. Horregatik, hain zuzen, ongi merezitako herri-gizon ospearekin jarraitzen du, euskaltzain emeritu eta karguak utzita izan arren. Herritarren aurreko agerraldietan, hedabideekiko harremanetan herri-gizontasun hori, plaza-gizon bezala eraman du trebezia naturalez


Print
 
...More news
Pays Basque
A rimer raciste et terroriste
Pays Basque
"La gestion municipale d’une ville est politique"
Sports
Aiestaran quitte à son tour la Real
Sujet à la une
Des "Maîtres du monde" devenus incertains
Culture
L’Affaire Finaly : d’un fait divers à une affaire d’Etat en passant par le Pays Basque
Pays Basque
La Safer se dessaisit de la vente de la ferme Kako d´Ainharp
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise