Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Tribune Libre 2008-01-23
Pilota eta euskara


Garaipena ukaezina !

Maider Larrieu / SEGIko kidea

LEIA-ren garaipena herriarena da. Erresistentziari sinesten duen herriarena.

Joan den hilabetean, transnafarroaren proiektua ofizialki baztertua izan da. Promotoreek, azkenean, bide hori ez zela gure xedea aitortu dute. Grenelle-aren estakulua baliatu badute, ziur izan, 10 urteko borroka honen pisuak dituztela desmotibatu. Gaur arte, izen ainitz eman zizkioten bide honi, isiltasunean eta desinformazionean ibiliz. Bainan LEIA-ren lanak bere fruituak eman ditu: kukutuak ziren informazioneak herriari jakinaraziz, proiektu honen funtsa salatuz, ekimen mediatikoak eta azkarrak eginez. Oztopo haundi baten gainetik, elkarteak jarraitu du. Denborarena. Hatsantu gabe, bere presentzia azkarki eta eraginkorki erakutsiz.

Garaipen hori, kuraia, batuketa eta sinesmenarena da. Argi eta garbi da, borrokari esker ditugula jauntxo horien anbizioneak errefusatu.

Bai, elkarrekin pisua badugu, ez dute nahi dutena egiten ahal, biztanleria mespretsatuz.

Adibide ona dugu, hor, erraiteko soilik borrokaren bidez gure eskubideak errespetatuak izango direla. Adi egon beharko da, heldu diren urteetan ez dezatela proiektua berriz mahain gainean ezarri. Egiazko erresistentziak etengabekoak baitira. Lasserre eta Aguerrek lana segitzen dute herri honen zapalkuntza azkartuz. Gaur ere gure etsaiak dira, eta ez bakarrak. Kolonizazioaren doktrina jarraitzen dute herri honen biziraupena arriskuan izaiteko.

Frantses errepublikaren izenean erabakiak ukatuak, ezeztatuak zaizkigu. Haien ekonomia jasan behar dugu, ebasketak segitzen duenean.

Lagunak preso atxikitzen dituzte, ezker abertzaleak eramaiten dituen lanak zigortzeko, familia eta adixkideak zigortzeko.

Gure hizkuntzaren desagerpena kalkulatua dute. Gure kultura folklore gisa apaltzen dute, turistak ekarrarazteko. Botereak Paue eta Parisen zentratzen dituzte, nun hor, minoritate bat giren.

Ekonomia iraunkor baten alde borrokatu behar gira, ez dena sasoin batena, ez dena turismoa eta laborantxa produktibistari sakrifikatua!

Gure preso politikoak etxeratzeko behin ta betiko, borrokatu behar gira.

Enpresak langileen esku izan arte, borrokatu behar gira.

Gure hizkuntza munduko aberastasun bizi bat dela aitortu arte, borrokatu behar gira.

Etxebizitzak herritarrei eskuragarriak izan arte, borrokatu behar gira.

Gure hitza eta erabaki eskubideak lortu arte, borrokatu behar gira.

Epe luzerako borroka hauetan, konfiantsa eman beharko dugu hurrengo belaunaldieri.

Gure eskubideak eta borrokak irabazi eta ere, borrokak jarraitu beharko du, Euskal Herria ez dezagun Frantzia eta Espainiaren ber "pseudo-demokrazian" eraiki.

Irabazten duen herri bat, borrokatzen eta erresistitzen duen herri bat da.


R. Hirigoyen / Larresoro

N’étant pas un supporter assidu de la pelote basque, c’est avec plaisir que j’ai assisté aux finales du Championnat de France de main nue, au trinquet Moderne de Bayonne. Mais grande a été ma déception en écoutant la présentation des équipes présentes et la proclamation des titres en langue française. Pas un seul petit mot en basque.

La pelote serait-elle francisée à ce point là?

L’année 2008 proclamée l’année des langues par l’ONU où sommes-nous ?

Zer litzateke pilota euskararik gabe ?


Print
 
...More news
Pays Basque
A rimer raciste et terroriste
Pays Basque
"La gestion municipale d’une ville est politique"
Sports
Aiestaran quitte à son tour la Real
Sujet à la une
Des "Maîtres du monde" devenus incertains
Culture
L’Affaire Finaly : d’un fait divers à une affaire d’Etat en passant par le Pays Basque
Pays Basque
La Safer se dessaisit de la vente de la ferme Kako d´Ainharp
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise