Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2008-01-16
Amerikako euskaldunak Maizpiden

Argentinar eta uruguaitar irakasle talde bat Euskal Herrira heldu da bi hilabeteko ikastaldi trinkoa egiteko Maizpide barnetegian, Lazkaon. Talde honetako irakaslegaiak, 23 guztira, hutsetik abiatu ziren 2004an eta, Boga autoikaskuntzako on-line sistema erabiliz, euskaltegietako irakasleak tutore modura jardunda, dagoeneko HABEren kurrikuluaren 1. maila gainditu dute.

Euskara Munduan egitasmoari lotutako esperientzia aitzindari hau baliatuz, HABEko egoitzan Miren Azkarate Kultura sailburuak egitasmo hortaz datu berriak eman zituen astelehenean, baita 2008-2011 urtealdirako aurreikuspenak egin ere. Gaur egun 2.000 ikasle inguru ari dira mundu osoko Euskal Etxeetan euskara ikasten. Eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak kudeatzen duen Irakurlego programaren bitartez, 2007-2008 ikasturte honetan zehar 12 herrialdetako 24 unibertsitatetan ari dira euskara eta euskal kultura ematen, denetara 700 ikasle inguru izango dituztelarik.

2008an Ipar Amerikan ere bai

Euskara Munduan programaren helburu nagusia da munduko Euskal Etxeetan euskarazko eskolak ematea eta euskal hiztunak sortzea. Egitasmo hau Kultura Sailak eta Lehendakaritza Sailak elkarlanean garatzen dugu, HABEren eta Euskal Giza-taldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren bitartez.

Hiru lan-lerro nagusi lantzen dira Euskara Munduan egitasmoaren barruan: irakasleen trebakuntza; euskarazko eskolak bideratzeko materialez hornitzea (Boga autoikaskuntzako on-line sistema erabiliz); eta euskara-ikastaroak diruz laguntzea.

Hala, aurten Argentinan izandako esperientzia "guztiz positiboa" Ipar Amerikara eramaten saiatuko direla azaldu zuen sailburuak. "2008an zehar Estatu Batuetako irakaslegai talde bat osatzeko aurreikuspena dugu. Eta ahal dela, gainera, Mexikoko eta Kanadako Euskal Etxeei talde horretan sartzeko aukera eskainiko diegu, baliabideak eta ahaleginak optimizatzeko".

Euskal Etxeei aitorpena

Euskara Munduan egitasmoa mundu guztiko Euskal Etxeekiko elkarlan estu-estuan daramate aitzina, eta horren harira Azkaratek azpimarratu zuen Euskal Etxeak -kasu askotan euskararen lurralde naturaletik oso urrun- euskara sustatzeko egiten ari diren "ahalegina". Alde horretatik, adibidez, goraipatu zituen, besteak beste, Argentinako, Uruguaiko eta Estatu Batuetako euskal etxeen federazioek (FEVA, FIVU eta NABO, hurrenez hurren) "gure hizkuntzarekiko duten kezka eta euskarako eskolak antolatzeko egiten duten lan eskerga. Bihoakie den-denei gure eskerrona eta aitorpena, miragarria baita, benetan, hemendik milaka eta milaka kilometrotara dauden lurraldeetan euskara eta euskal kultura zabaltzeko halako gogoa eta borondate irmoa edukitzea".


Print
 
...More news
Pays Basque
Le bilan de santé pour tous
Pays Basque
Les auto-écoles du Pays Basque contrela dé-départementalisation des services
Sports
Betsen annoncera ce midi à Clichy sa retraite internationale
Culture
La déesse Femme dans tous ses états
Herriz herri
Un jumelage actif entre Bayonne et Pampelune
Pays Basque
La CGT manifestera avec ELB pour Kako
Sujet à la une
Las langues minoritaires toujours en attente des promesses
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise