Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2007-11-14
Jean-Louis DAVANT
Eta beste hamaseiak?

Egün hoitan Eliza Katolikoak, Erroman, 498 jente dohatsü egin dütü, martir hil beitziren Espainiako gerla denboran, eta parte bat horren aitzineko urteetan. Horietan 45 eüskaldün, haboroxeak Eüskal Herritik kanpo eroriak. Orokorki nola sailkatzen diren 498 martirrak: 462 serora eta fraide, 24 apez, bi apezpikü, zazpi laiko, diakre bat eta apezgei bat. Denak oro Errepüblikaren aldeko "Gorriek" ehorik.

Eüskaldünek hütsüne handi bat ikusten ahal dügü zerrenda hortan: ez dira dohatsü ekarri Frankistek tirokatü zütüen hamasei apez eüskaldünak, eta hona horien izenak: Jose Adarraga, Gervasio Albisu, J. Joaquim Arin, Jose Ariztimuño "Aitzol", Antonio Bombin, Leonardo Guridi, Jorge Iturricastillo, Martin Lekuona, Santiago Lucus, Jose Markiegi, Alejandro Mendikute, Celestino Onaindia, Jose Otano, Jose Peñagarikano, Jose Sagarna, Roman Urtiaga.

Bestalde Frankistek 224 apez eüskaldün preso etxeki zütüen eta beste 800 pertsegitü. Bena horik oro ez dira konta Espainiako apezküpüen begietan, bai eziz eta besteak fedearen izenean hil zirela. Hamasei horik aldiz ez ote? Üdüri zait fedearen ondorioz eho zütüela Frankistek, Ebanjelioa ez beitzüen ber gisan entelegatzen batek eta besteek. Füsillazaleek beren egitate lazgarriaz argi eta garbi erakutsi züen biziaren mesperetxü osoa, eta halaber karitate saintüaren iñorantzia. Haientzat kiristi fedeak zer erran nahi züan? Espainiar nazionaliste gogor izan behar züan oroz gainetik katoliko bakoitxak, are haboro apezak, eta iholaz ere ez eüskal abertzale "rojo-separatista"!

Ber sinestea ote züena batek eta besteek? Badüt beldürra Frankistek Jaungoikoa islamiste gogorrenen Alajinko bortitza dela, aldiz Jesü-Kristen Aita parkazalea eüskaldün apez kiristi-demokratena. Espainiako apezküpü larderiatsü horientako, ez dira martirrak, haien ustez espainiar nazionaliste ütsü izan behar beitü hegoaldeko Elizak: bekatü handiena zaie eüskal abertzale izatea, eta beren gütün pastoraletan klarki erraiten düe, moralaren izenean. Ideologia horrekin 1936an "la Santa Kruzada" lagüntü züen, gerla irabazi, eta berrogei urtez Francoren tirania süstengi. Beti hortan daude: behar balitz arrahasteko prestik ote? Frankismoa ez beitüe oranokoan saihestü elez ere!

Bena egia da apezküpü horik Francoren denboran apeztü zirela, ondünko formakuntza bereziarekin. Esperantxa düt ezpiritü zabalagoa dükeiela horien ondokoek.


 
Print
 
...More news
Pays Basque
Price Induction lance son projet de DGEN 390 avec à la clé la création de 46 emplois
Culture
Daratt, pour préparer l’après guerre avec les droits humains
Pays Basque
Mortalena, le cinquième élu à quitter l’équipe Villenave
Pays Basque
Les opposants à la ligne TGV se mobilisent faceaux promoteurs du projet
Sports
La "Pumamania" fait un carton
Sujet à la une
Seuls deux TGV circuleront au Pays Basque aujourd´hui
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise