Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2007-11-06
Lontzi AMADO-BORTHAYRE
Egun satanistaherri satanikoan

Herri satanikoak erlijioek edo politika teologikoek estigmatizatutako herriak izaten dira untsalaz. Horietako batzuk Kuba, Gaza, Siria, Piong IangŠ eta Baalbek, ezagutunetarikoetan, hedabideetan askotan agertzen dira. Askotan galdetu egin diot neure buruari herri horiek lurran aurki genetzakeen infernu guneak zirenez eta bertan luziferrekin topatuko nitzatekeenez ?

Demagun Baalbek, Libanoko Bekaa goi-aranan kokatutako herria da. Igazko Tamouz-eko (Uztaileko) gudan, mendebaldeko hedabideek zein Israeldarrek, gune satanista bezala isladatzen zuten, Hassan Nasralah bertan kokatutako luziferrarekin batera. Guztiok gure baitan, islama, xihismoa, borroka armatua, Iran, emazteen jelhab-en... aurreritziekin imaginatzem dugun herria da Baalbek. Bertan bizi den errepresio soziala eta egoera aramatua dela eta, leku gutxi egiten diogu gure imaginarioari bertan eramaten ahal den bizi moduari.

Egia esan alkohola edan, bertan ligatu, karriketatik argazkiak egiten, edonorren jantzi estiloarekin, lasai asko egiten ahal den herrietan bizi garen pertsonek gure herrieten soilik egiten ahal dela pentsatzen garenetarikoak gara asko. Gehienentzetzat hori paradisutik ez bada, bizi arrunta izan beharko litzatekeen bizitik hurbiltzen den bizi modua da. Horri gehintzen badiogu, ardoa jainkoaren tenplu bat, Bakus-ena demagun, eta amodioa eta edertasunarena, Benus-ena alegian, herri hori soilik mendebaldean kokatu litzatekeela esango duen jendea gehiengoa izango da (Grezian edo Erroman historiarentzako, Europa edo Ipar Amerika gaur).

Begibistakoa da, Baalbeken hori guztia egiteko eskubidea bermatzeko, mendebaltarrek gure larunbat arratsaldeko manifa arrunta zein aspergarri horien baten bidez lagunduko geniekela gustoz (agian hurrengo larubatan rugbirik ez badago?...), ezta?

Ba, ez amets atsegin ez eta gaiztotan, bainan bai oporretan (jetas bat naizelakoan zaudete...) hori guztia gezurra zein antzua dela ikusi dut bart. Nere ligea txarra denez ez dut gauz handirik lortu alde horretatik Benus-ekin, baina garagardo batekin kontsolatu egin naiz Bakus-ekin batera bere tenpluan, Hezbollah-ko ikurrina baten pean eta lagunen argazki batzuk ateratuz. Azpimaratu nahi nuke, oso haserre nagoela luziferren reinkarnazioa Hassan Nasrallah karrikan ez ikusi izanaz bestalde!

Beno ez dakit, hurrengoan nere alde punkia agian Piong Iang, Kuban, Gazan edo Sirian ereman beharko dudan herri satanikoak begiz ikusteko parada ukaiteko?

Hala agian, Estatu Batuetan edo Europako herri batzuetara hurbildu beharko naiz alegian?


 
Print
 
...More news
Pays Basque
André Darraidou tire sa révérence avec un Aurresku
Culture
Le Musée basque de Bayonne dans la série du Peigne du vent
Sujet à la une
La montagne basque a désormais sa Charte
Sports
L’Aviron tient le bon bout
Pays Basque
Manifestation pour l´autonomie le 15 décembre
Pays Basque
Plusieurs foyers de fièvre catarrhale détectes en Gipuzkoa
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise