Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion 2007-05-10
Jose Luis AIZPURU
UDF eta PNB
·azken hitza

UDFeko emaitzak arreta bereziz so egin ditut hauteskunde presidentzialen lehen itzulian. Ikusirik Bayrou-ren alderdiak ukan dituen emaitza onak, %25.2 Ipar Euskal Herrian, Royal anderea gaindituz, pentsaketetan hasi naiz enetzat. Bayrouren arrakastak non ote du gakoa: gure eskualdean ezagutua da; biarnesa da; kontseilu orokorreko buru izana; laborantza mundua ezagutzen duela erakusten duŠ Badira hainbat arrapostu, halabaina, Jean-Rene Etxegarai, Baionako hautetsiak, Eneko Bidegain kazetariari eman erantzunak zalantzak argitu dizkit : "UDFeko bozkazaleak ez dira, ez eskuineko, eta ez ezkerrekoak; zentroan dira". Ez dira zentristak ere, erranen nuke, erdian dira, eskuin soziologiko moderatua ordezkatzen dute, baina sobera arrabotsik atera gabe, ixilka, trankil, politika interesatuko ez balitzaie bezalaŠ

Eta berehalakoan jin zait UDFeko bozkazalearen berprofileko beste irudi bat. Hau ere euskalduna, giristinoa, tradiziozalea, zentroan dena, baina bada ezberdintasun bat: abertzaleak dira. PNBeko bozkazaleez arin naiz. Bai Iparraldekoez, eta baita Hegoaldekoez ere.

Bada Euskal Herri osoan bozkazale euskaldun, kontserbadore, pragmatiko eta giristinoa. Euskal Autonomia Erkidegoan boterean dena ia hogeitamar urtez. Baina jeltzaleek aspaldi deliberatu zuten beren jokozelaia non zegoan, eta zein partida jokatu nahi zuten. Beren indarrak hegoaldeko hiru probintzietan eman dituzte, gartsuki, eta ez zaiela batere gaizki atera ere onartu behar zaie, alta, Nafarroan eta Iparraldean duten ordezkaritza hutsaren hurrengoa dela ikusirik, nonbait huts estrategiko azkar bat egin dutela nabaria da.

Historiak erranen du Euzko Alderdi Jeltzaleak azken hogeitamar urte hauetan hartu dituen erabakiak zuzenak ala okerrak izan diren Euskal Herri oso, indartsu eta baturantzko bide luze eta malkartsu honetan.


 
Print
 
...More news
Pays Basque
Les enseignants veulent d’urgence un travail sur la qualité de l’enseignement bilingue
Culture
Un coup de blues pour l’abolition de l’esclavage
Sports
BO : le site internet fait peau neuve
Sujet à la une
« C’est un monde où il faut être le meilleur »
Pays Basque
La coalition Euskal Herria Bai en "opposition frontale" à Sarkozy
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise