Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2007-04-06
Euskarabila Ipuin erotikoen 12. lehiaketa

Mikel Iñigez de Onsoño. sustatu.com

Basauriko Euskarabila elkarteak Ipuin Erotikoen 12. Lehiaketa antolatzen du. 1991an edo lehenago jaiotako edozeinek parte har dezake lehiaketan eta apirilaren 20a baino lehenago aurkeztu beharko dira ipuinak. Lehiaketaren irabazlearentzako saria 500 eurokoa izango da.

Honako hauek dira lehiaketaren oinarriak. 1991an edo lehenago jaiotako edozein pertsonak har dezake parte. Lan guztiek argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute. Lanek ipuin erotikoak izan beharko dute eta A-4 orritan makinaz tarte bikoitzean idatzita aurkeztu beharko dira edo ordenagailuz 2500 karaktere hutsuneak barne. Lanen luzera bi eta hamar orrialde artekoa izan beharko da.

Lanean ez da egilearen daturik jarriko, lema bat soilik. Egilearen datuak (izen-abizenak, adina, telefonoa, helbidea, eta lanaren lema) gutun azal itxi batean sartuko dira eta gainean lanean jarri den lema bera jarriko da. Pozta elektronikoz bidalitako lanen kasuan, ipuina fitxategi batean bidaliko da "ipuina" izenarekin eta egilearen datuak "egilea" izeneko beste fitxategi batean.

Lan orijinala, hiru kopia, eta egilearen datuak dituen sobrea beste sobre haundiago batean sartuta, honako helbide honetara bidali beharko da: Euskarabila Ipuin Erotikoen 12. Lehiaketa, Euskarabila Elkartea, 146 p.k., 48970 BASAURI

euskarabilatopagunea.com

Honetarako azken eguna 2007ko apirilaren 20a izango da.

Sariak honako hauek izango dira: lehengoa 500 eurokoa, bigarrena 300 eurokoa, Basauriko onenarentzako saria 200.00 eurokoa.

Lan saridunak Euskarabila elkartearen esku geratuko dira eta osorik zein zatika argitaratzeko aukera izango du, beti ere egilea nor den garbi adieraziz.

Lehiaketaren epaimahaia honako hauek osatuko dute: Edorta Jimenez, Josune Muñoz eta Igor Estankona.


 
Print
 
...More news
Pays Basque
Les élus ont mordu à l´hameçon de RFF
Pays Basque
Un détenu basque aurait été obligé de lécher son vomi et un autre aurait subi des attouchements
Culture
Pâques des écrivains
Sports
Arnaud Tabaran, un Biarrot assure les arrières des Irundar
Sports
Osasuna étrille Leverkusen
Pays Basque
Sarkozy pour "sécuriser la situation des langues régionales"
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise