Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2007-01-10
sustatu.com
Aukera itzazu 2006ko diska onenak Entzun! aldizkariarentzat

Entzun! aldizkariak urtero aukeratzen ditu disko kuttunak. Aurten, lehen aldiz, entzun.com-eko irakurleei gonbitea egiten zaie disko gustukoenak aukeratzeko.

Urtarrilaren 15erako 10 disko aukeratu eta e-postaz bidali behar da

entzunentzun.com helbidera.

Zein izanen da diskorik bozkatuena?

Orain arte, Entzun! aldizkaria egiten duen taldeak (hau da, bere kolaboratzaile sarea) bozkatu izan ditu urteko disko kuttunenak. Orain berriz, zuk ere ahal duzu beraiekin batera euskal disko gustukoenak aukeratu. Oso erraza da:

- Entzun.com-eko irakurle bakoitzak 10 disko aukeratu ditzake. Gehien gustatu zaionari 10 puntu emanen dizkio eta azkenekoari 1.

- 10 diskoko zerrenda entzunentzun.com helbidera igorri behar diozue urtarrilaren 15a baino lehen (15a barne).

- Zuen erantzun guztiak batuko dira. Zuen botuekin irtengo den zerrenda kolabarotzaileek egindako zerrendei gehituko zaie.

- Zuen aukeraketa errazteko, 2006 urtean Euskal Herriko artista eta taldeek argitaratutako diskoen zerrenda zuen eskura jarri dute Entzun !-en webgunean (www.entzun.com).

Segur aski disko batzuk faltako direla zerrendan. Hala bada, esaiezue Entzunekoei eta zerrendara gehituko dituzte. Ahalik eta osatuena egiten saiatu direla adierazi dute.

Skalariak, Lourdes Iriondo, Peio Serbielle, Juan Carlos Perez, Izate, Oreka TX, edo ez hain ezagunak diren Standard, Fly Shit, Maz Monkis, Pateando Porkeria edo Sharon Stoner aurkituko dituzue zerrenda. Orai bozkatu urtarrilaren 15a aintzin.


 
Print
 
...More news
Pays Basque
Le duel ELB-FDSEA devrait être serré
Culture
L’architecte du Guggenheim, Frank Gehry, à l’¦uvre au cinéma le Royal de Biarritz
Pays Basque
Températures élevées doudounes au rabais
Sports
Dakar : un motard se tue
Culture
Pantxix Bidart prend la voix Borroka
Sujet à la une
ETA maintient la cessez-le-feu mais "répondra aux agressions"
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise