Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2006-10-11
Peio JORAJURIA
Etxe berri bat eraiki...

Ondarearen egunak iragan dira duela gutti. Ikusiz leku desberdinetan lortu duten arrakasta, pentsatzen ahal da ez dela azken urtea. 2007an ekitaldi bertxuak antolatuak izanen dira. 2017an seguraski ere. Eta 2217an ? Posible litaike cyber-auzapez batek zinta xuri-gorri-berde bat moztea "233. Ondarearen Egunak" estrenatzeko.

Kaxu hori gertatzen balitz, zer erakutsiko luke cyber-auzapez horrek cyber-eskolako cyber-ikasleei ? Gaur eraikitzen ari giren exteak. Eta bai, ez dugu maiz horri pentsatzen, baina gaur eraikitzen duguna 200 urteren buruan oraindik hor izanen da. Omen gaur egiten duguna ez dela lehen bezain iraunkorra. Balitake, baina gaur xutitzen ditugun murruak gu baino gehiago biziko dira. (Norbeitek ez banau sinesten, dei nezadala, pik-nika ekartzen badu prest naiz harekin 200 urtez egotea etxe bati so egiten, ikusteko noiz bere baitatik desagertzen den.)

Etxe bat eraikitzea erresponsabilitate handia da. Mende batzu behar dira lur hori laborantxarendako erabiltzeko. Zimendu-plaka bat erabilia izan den lekuan ez da bihar zuhaitz sendorik agertuko... Eta gainera, nor biziko da etxe horietan ? "Etxeko seme alabak" da aldi oro entzuten den erantzuna. Eta maiz hori gertatzen da. Alaba ezkondu arte, edo bikotea separatu arte, aitak lana Montpellier-en atxeman arte, edo, sinpleki Paristar erretretadun batek etxearen balioaren doblea proposatu arte.

Bizia aldatu da. Gizartea ez da gehiago laborantxaren inguruan oinarritua, lana ez da beti herrian bertan aurkitzen, eta ez da beti auzoarekin ezkontzen. Eraikuntza batzu mendez mende, belaunaldiz belaunaldi, famili berdinaren menpe egon dira. Baina garaia bukatu da. Ez dugu gehiago erraten ahal zer eginen duen gure ondotik agertuko den belaunaldiak, eta gero eta guttiago guhonek zer eginen dugun. Denek ezagutzen dugu auzo bat bere buraxoen lurretan etxe bat eraiki duena, eta hamar urte pasa aintzin saldu duena. Nork erosiko ditu gaur eraikitzen ditugun etxeak ? Laborantxak sortzen dituen usainak bere sudur puntatik hurbiltzea nahi ez duen bat ? Meza frantsesez entzun nahi duen norbeit ? Edo Sarkozy bozkatuko duen norbeit ?

Zein izanen dira gaur eraikitzen ditugun etxeek ekarriko dituzten gizarte-aldaketak ?


 
Print
 
...More news
Sujet à la une
Familles au scalpel de jeunes réalisateurs
Pays Basque
Robert Villenave : "Gimenez m’a trahi"
Pays Basque
Force Ouvrière tire la sonnette d’alarme sur l’avenir de la Sagem
Pays Basque
L´Exp´eau prête à naviguer de ville en ville
Culture
Humain dans une dramaturgie high-tech
Culture
Livre en fête au Pays Basque et dans le monde
Sports
Du rugby au campus et vice versa
Pays Basque
Élus PS, UMP, UDF abertzale et Verts pour le processus de paix
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise