Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2006-09-27
Txomin PEILLEN
Humekeriatik ustelkeriara : futbola

Ez dut sekulan begirik higatu, ez eta beharriak gortu, futbolean. Oraingoan ere aipatzen entzun dut hume borroka bat gertatu zela Alemanian. Alphonse Allaisek jadanik zer egin jakin zuen : zergatik aharratzen dira 22 gizon baloi batengatik, aski da bakoitzari bat ematea? Nola nahi ez dira 22 baina hameka hamekaren kontra eta jadanik erresumen arteko gerlarik ez badugu Europan, kirol zelaietan nausitzen da chauvinismoa . Bestalde erresumen artekoa ezbada partida, herri batetik besterako ezin ikusiak agertzen dira, hala nola Paris Saint-Germain eta Marseilla elkarrekin jokatzen direnean.

Rugbyzalea naizenez mirestenago ditut, sos gutiagoren irabazteko bada ere, jokoan apaltzen eta lurrera erortzen ikasi duten jokalari bortitzak. Bestalde ikusleen aldetik rugbyan ez da hainbeste nahaskeria gertazen, Huliganak, ganberoak futbolera joaten dira. Batzuk diote, britaniar herriak horretan dabiltzalako gentlemen edo jende gisakoen kirola dela rugbya . Nik diot futbola bezain populuaren jokoa dela gustuko dudan rugbya.

Futbolaz berotuen artean eta ikusleen artean, egiazko so egileak baldin badira, kirol horrek baina mundu guzian, beharbada jendeak dakialako zer diru metak erabiltzen dituen, behartsuagoak eta janfutreak biltzen eta liluratzen ditu. Holakoak futbolera joaten dira, futbolaren estakuruan, mozkortzera, oihu egitera eta beste ekipako "supporter" ekin borrokatzera eta egiazko futbolzaleen plazerra zikintzera. Aire horretan jokalariak ere erotuak izan daitezke.

Azken aldiko Mundu kopa ez badut ikusi ere, bilaskatu diren bi hume handien erranak irakurri ditut eta hori nini eskolako errekreazione borroka txikia iduritu zait. Erran behar da italianoa biziki trebe eta maltzurra izan dela; bazekien Zidanek kartoi horiak bazituela eta partidatik baztertzeko ez du besterik pentsatu Kabilaren laidostatzea baizik kartoi gorria irabaz zezan . Kabilak edo berberoak orokorki jende arras minberak dira eta italianoak, maltzurratik, bazekikeen. Bi mila urteez, arrotz guziek jakin dute berberoak ezin direla burua apal erabili, salbu eta hor izterbegiaren bularra jotzeko.

Eskandalu handiena ez da hori: Italiak eta FIFA k igurikatu dute kopa igaran zedin beren jokalari eta ekipa ustelen zehatzeko. Diru iturri ustelenetarik ez balitz futbola bilakatu, Italiak ezin zukeen jokatzeko ekipa horren agertzeko zuzenik izanen. De Gaullek erran zuen frantsesak xahalak zirela, baina ainitz horrelakoak dira, normaltzat jotzen baitute Zidanek urtean 15 milion euro irabaz dezan eta eskandalizatzen, l’Orealeko buruzagi PDGak, pakatuenak, erdia hunkitzen duenean. Noiz erabiliko da, kirol horren apur bat sanotzeko, gauzen ustelagotzeko arriskua delarik, lehen urratsez jokalari bakoitza urtean futbol egi n duen erresumako ekiparekin baizik ager ez dadin? Ametsa!

Denbora berean batzuk ahalgegarriki aberasten direlarik, anitz beren osagarriaren onerako, edo lagunartean ibiltzeko, ari diren amaturrek ofiziokoek utzi apurrak bildu behar. Grezian kirola egiten zen gorputzaren bidez arimaren hobetzeko. Gero ikasi zen kirola gizonei eginaraztea gerlara prest izan zitezen, orain herri xeheari, droga bezala, amets eginarazten zaio futbolarekin aberastuko delakoan.


 
Print
 
...More news
Sujet à la une
La création contemporaine sous un nouvel angle
Sports
La grande bagarre est servie
Pays Basque
Les victimes de l’A63 ont été fauchées derrière la glissière
Culture
Saint-Sorin, réveille-toi !
Sports
L’Aviron Bayonnais réussit enfin un match référence face à un adversaire de gros calibre
Pays Basque
L´intersyndicale de l´Education appelle à la drève pour demain
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise