Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion 2006-08-16
Martín Ibarra Murillo / Euskal Herriko Pilota Konfederazioa - Lehendakaria
Euskal pilota munduko txapelketa 2006, euskal selekzioari buruzko hausnarketak

Data hauetan 4 urte betetzen dira Iruñean Euskal Pilota azken Munduko Txapelketa ospatu zela. Garai hartan egin zen azken saiakera "Euskal Selekzioa" mundial batean parte hartzeko, selekzioak Euskal Herri osoko pilotariak hartzen zituelako eta proiektua sasi bataratua zelako. Nazioarteko Euskal Pilota Federazioa eta Nafarroako botere faktikoen erantzuna argia eta bortzitza izan zen; par hartzeari atea itxi eta euskal delagazioaren ordezkariei tratu txarrak eman eta bortizki erreprimitu (karga poliziala barne) inagurazio egunean Labrit pilotalekuaren aurrean eta barruan planeatutako aldarrikapen soziala. Bereziki azpimarragarria da Euskadi Federazioako zuzendari batek jasotako isekak eta mespretxuak Nafarroako Euskal Pilota Federazio zuzendari batzuen aldetik mundialaren inaugurazioan.

Garai horretan Euskadiko Federazioak zenbait urte zeramatzan Espainiako Federazioatik kanpo eta bere plangintza estrategikoaren punto nagusia 2.002ko Iruñeko mundialean parte hartzea zen.

Tenore horretatik aintzinera hasi zen Euskadiko Federazioa Euskal Selekzioaren inguruko bere estrategia berria azaltzen; bere Lehendakaria (Txema Aldamiz Etxeberria) Venezuelan izkutatu zen geroago Euskal Herriko Pilota Konfederazioa (EHPK) sortuko luketen tekniko eta pilotariek, Esait eta ETBren laguntzarekin, Euskal Herria osoan barrena Euskal Selekzioaren erakustaldi eta aldarrikapen jaialdiak antolatzen zituzten bitartean, Lekeitiotik eskuz partiduak telebista eman zirelarik.

Nahiz eta 4 urte igaro diren, federazio guztietan (nazioarteko, Espainia, Frantzia, Euskadi eta Nafarroa) zuzendari berdinek diraute eta bakarrik Euskadiko Federazioan gauzak aldatu dira, hori bai okerrera.

Aipatutako mudialetik Euskadiko Federazioari Euskal Selekzioaren aldarikatu eta sortzeko bere asanbladaren erabakia ahaztu zaio eta Euskal herri osoko eskaera bateratuari ez dio kasurik egin. Are gehiago, 2.002tik orain arte Euskadiko Federazioak 180 graduko bira eman du zuen estrategian; Euskal Herriko Pilota Konfederazioaren (Euskal Herria bere osotasunean hartzen duen Elkarteen Erakunde Legal bakarra) sorreratik aldendu zen EHPK elkarteak antolatutako proiektu guztiak boikoteatzen saiatu da. Hanka sartze pila horrek Espainiako Pilota Federazioan (ez Euskal Pilota) berkidetzearekin jo du gailurra duela gutxi Espainiako Federazio Autonomikoen arteko Txapelketa batean parte hartuz.

Hau gutxi balitz, Euskadiko Federazioak Euskal Pilotarako plangintza estrategikoa erakustaldi bat eginez, "Nazioarteko" torneoak (Irlanda, Kanada) antolatzen eta parte hartzen ari da tarteka marteka. Torneo horietan, non Euskal Pilotan ez da jokatzen, Euskadiko Federazioa saiatzen ari da Euskal Selekzioaren zenbait ordezkaritza bereganatzen Euskadi (3 herrialde) mailan, nahiz eta zaletuak zapuztu eta ekonomikoki laguntzen duten instituzioak engainatu.

Azken finean, Euskadiko Federazioaren kudeaketa azken 4 urte hauetan Espainiako Federazioan berkidetzea, EHPKren garapenerako ahal dituen traba guztiak jartzea Euskal Herriko Ordezkaritza eta instituzioen laguntza kenduz eta borobiltzeko bere Euskal Pilota Araudian agertzen ez diren jokamoldeak bultzatzea izan da. Eskatu daiteke gehiago ?

Kudeaketa tamalgarri honen aurrean, EHPK Elkarteak bere proposamena aurkeztu nahi du etorkizunera begira. Alde batetik jarraituko du Euskal Herri mailako orain arte antolatu txapelketekin jokamolde eta partaideen kopuruak handitzen saiatuz. Bestetik, Euskal Lizentzia bakarraren argitalpen eta zabaltzearekin jarraituko du. Azkenik, EHPK Elkarteak Euskal Selekzioaren ordezkaritza hartzen du erabat bere gain, joan den apirilean Valencian (Venezuela) ospatutako Euskal Komunitateen 1. Nazioarteko Txapelketaren antolaketan eta emaitzetan lortutako arrakasta eta garaipenari jarraipena emanez.

Baina Euskadiko Federazioaren kudeaketa lotsagarri honekin bukatzeko, pilotari, elkarte eta Euskal gizartearen nahiei erantzuteko eta planteatutako proiektuei laguntza emateko, EHPK elkarteak Euskal Pilotaren munduan sartuta dauden eragile guztiei publikoki zuzendu nahi zaie besteak beste ondoko ekintzak gauzatzeko gonbidatuz;

Erakunde publiko eta pribatuak: Euskadiko Federazioari Euskal Herriaren izean jaso dituen diru laguntzak eta babesak kentzea iruzurra egiteagatik eta EHPKri berbideratzea

Elkarteak: Euskal Herriko Pilota Konfederazioan izen ematea, bere txapelketan parte hartuz eta EHPK lizentzia eginez.

Pelotaris y pilotazaleak: Eskatu bere elkarteei EHPKn izena eman dezaten

Prentsa: Euskal Herria eta Euskadi terminoen arteko tratamendu zuzena egitea, Euskal Selekzioa edo Euskal Herriko Selekzioa Euskadiko Selekziorekin ez nahasteko.


 
Print
 
...More news
Pays Basque
La gauche abertzale marche "en défense d’une solution"
Sujet à la une
L’art discret de se dénuder en Pays Basque
Culture
La musique traditionnelle basque trait d’union de Bidasoa Folk 06
Sports
Ec¦uré par le cas Landis, l’équipe Phonak se dissout
Pays Basque
Les anti-corridas se rassemblent à Bayonne
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise