Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2006-05-24
Loretxu BERGOUIGNAN
Jean-Pierre Guesquière bidezko merkataritzaren bultzatzaileari agurra

Joan den astean lehen bidezko merkataritzako merkatuak arrakasta ukan duelarik zendu zaigu Jean Pierre Guesquière. Duela zonbait urte Euskal Herriko Foro sozialean bidezko merkataritzari buruzko eztabaida batean ezagutu nuen. Gaiari buruz desadostasunean izanik, ukan ginuen harremana kexatze batekin hasi zen. Bidezko Merkataritzari buruz zuen iritzi argi eta zorrotza agertu zuen segidan. Alternatiba elkarteko kide guziak bezala garai hartan, bidezko merkataritza ezagutu ta bizi berri nuen. Jean-Pierre bera, Frantzia mailan Artisants du Monde-eko administrazaile zen, eta sareko denda antolatzen parte hartu zuen jada Baionan. Nahiz eta gu ttipi ta berri izan eta bera handi ta erraldoi, eztabaida sakonak ukan ginituen.

Geroztik, foro soziala berriz jinik, bidezko merkataritza eta supermerkatuak : kontraerran bat zenez galderari erantzun nahian elgartu ginen mahai inguruan euskal herrian bidezko merkataritza bultzatzen saiatzen ginen gehienak. Mahai inguru hortan, denak adostu ginen erraiteko kontra erran bat zela baina gehienek oraindik supermerkatuan erosketak egiten genituenez, arazoa pausatua gelditzen zela, eta bertan, supermerkatuaren abantailak dituen bidezko merkataritzako merkatu baten sortzeko ideia atera zen.

Elkarte desberdinak elkarturik, bilkuraz bilkura, proiektua zehaztu da. Lan ta lan eta azkenean existitzen den lehen bidezko merkatua sortzen lortua izan da. J-Pierre Guequière-ek ainitz eman du merkatu horrek funtziona dezan, maleruski ez du ukan berak hainbeste parte hartu duen lanaren emaitza ikusteko auker.

Bere argitasuna, jakitatea, zorrotztasunak gogoan ditugu betirako eta agian lortuko dugu berak hasitakoa bultzatzen segitzen. Merkatua sortu da Jean Pierrekin, Jean Pierre-i esker, baina dolu handia izan da jakitea zer ordutan joan zitzaigun, dolu jakitea merkatua nola ibili den ez duela entzunŠ

Hutsune handi bat sendituko da bidezko merkataritzako lanetan zugabe Jean Pierre.

Milesker izan zirenarengatik,

Milesker eman duzunarengatik.


 
Print
...More news
Pays Basque
Des collégiens d’Ustaritz décrochent la campagne d’affichage de Renault
Pays Basque
L’extension de l’aéroport, contre le mur Natura 2000
Pays Basque
Daniel Derguy à St-Pierre-d’Irube pour un dernier hommage à son défunt père
Herriz herri
Gourmets et gourmandsà la Fête...du Chocolat évidemment
Culture
Les jeunes bertsulari se concentrent
Sports
Osasuna choisit "Kuko" Ziganda
Sujet à la une
La marque 64 fait condamner les Bretons du 29 pour contrefaçon
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise