Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2006-04-28
Patxo Telleria & Mikel Martinez
"Euskera sencilloaren manifiestoa"

Mundu honetan ezer ez da perfektoa, euskera ere ez barka digula (diezagula) Bernat Etxeparek. Ilargiak bere alde iluna duen bezala, euskaldunizazioak "kalte kolateralak" dakartza. Gutun hau izenpetzen dugunak (ok), munduko euskaldunberririk zaharrenak, kalte horien biktima gara. Orain dela berrogei urte hasi ginen ikasten, eta oraindik "ari gara". Hainbeste denbora daramagu ikasten non jada ez dakigula (dakigu) besterik egiten. Engantxaturik gaude, euskaltegi-adiktoak gara, euskara-dependienteak, baldintzomano eta subjuntibopatak.

Bale, badakigu bi edo hiru (bizpairu) urtetan erabat euskalduntzeko gauza diren ikasle listoak daudela, baina zer egingo diogu, jaungoikoak edo dena delakoak fosforoa banatu zuenean, gutaz ahaztu zen. Sex appeal-a banatu zuenean ere bai, baina hori beste historio (istorio) bat da. Kontua da ez garela oraindik "euskaldun peto" izatera iritsi, eta daramagun martxarekin, nekez iritsiko gara. Gure kalkuloen arabera, ehun eta berrogei urte beharko genituzke Eguzkitze bezala hitz egitera iristeko, beraz, bi aukera besterik ez ditugu (dugu): reenkarnazioa edo klonazioa.

Zoritxarrez ez dugu budismoan konfiantza haundirik, eta are gutxiago zientzian. Eta zera pentsatu dugu, geure burua aldatu ezin dugunez, zergaitik ez dugu euskera aldatzen?

Esan eta egin, "Euskaltzaindia Berria" sortu dugu, eta hona gure lehen fruitua: "Euskera sezilloaren manifiestoa". Sinez eskertuko genizueke zuen aretoan gure manifiestoa aurkeztu ahal izatea.

(Post data: Gure gramatika eta ortografia arauak oraindik indarrean ez daudenez, euskera "estandarra" erabili behar izan dugu. Lehengusu euskaldunzahar batek zuzendu digu testua. Okerren bat egonez gero, berari bota errua)

[Euskara sencilloaren manifiestoa umorea eskas ez duen antzerkia gaur aratsean emana izanen da Irunen, 20:00etan, Musika eskolako salan (Mendibil parkea)]


 
Print
...More news
Pays Basque
« La Décroissance n’estpas une simple réduction »
Pays Basque
Ibarretxe présente son plan pour la paix et la coexistence en Pays Basque
Pays Basque
Le Comité des Régions prêt à s’investir dans le processus de paix basque
Sports
Tau Baskonia a une revanche à prendre
Culture
La bonne étoile de Tonton David pour Integrazio Batzordea
Sujet à la une
Le château d’Arbérats en vente pour près de deux millions d´euros
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise