Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2006-01-06
Peio JORAJURIA
Gürs-eko zerrategia

Urtats gauaren ondotik bakantza egun batzu hartu ditut. Ezagutu dugun eguraldiarekin nere aktibitate handiena supazterrean egotea izan da. Jartoki batean instalatu naiz egunkari baten irakurtzeko intentzioarekin. Ez dut lortu. Jarri orduko gatua etorri zaut, eta gatu guziak bezala kazetaren gainean estali da. Baztertzea galdetu diot. Burua altxatu du, mespretxuki begiratu nau, eta ez da mugitu. Saiatu naiz beraz diskretuki orriz aldatzea, baina bere aztaparrak atera ditu eta ulertu dut ez nuela nik aukeratzen ahalko zer irakurriko nuen egun hartan.

Erakusten ninduen artikulua irakurri diot, beraz. Azkaingo egoera politikoa aipatzen zuen. Testua ez zen gaizki egina, kondatzen zuen nolaz laster hauteskunde berriak izanen ziren kontseilariek haien kargua utzi eta, hurrengo aurrekontua elgarrekin bozkatu eta gero. Gatuak burua altxatu du nik elgarrekin hitza ahozkatzean. Egia pundu hori ez dutela nehonek ongi ulertu. Dimisioak izanen dira kontseilariak ezin dutelako gehiago ezer elgarrekin bozkatu, baina erabaki dute karguen uztea aurrekontua bozkatu eta gero...

Irakurketa segitu dut. Artikuluaren azken partean, kazetariak aurkeztuko ziren zerrenderi buruzko zurrumurruak zabaltzen zituen. Kale eta ostatuetan entzuten diren informazioen arabera lau zerrenda bederen prestatzen ari dira. Jean-Louis Laduche gaurko auzapezaren zerrenda (orroitarazteko, 2001ean Jean-Louis Laduche Andde Luberriagaren zerrendan aurkeztu zen), Jean-Louis Gracy-ren zerrenda (orroitarazteko, 2001ean Jean-Louis Gracy Andde Luberriagaren zerrendan aurkeztu zen), Andde Luberriaga lehengo auzapezaren zerrenda (ez dut orroitaraziko zein zerrendan agertu zen 2001ean) eta Ideki, abertzale zerrenda (azken hauteskundeetan hirugarren zerrenda gisa agertu zen lehen itzulian, oposizioarekin bateratu zen bigarren itzulian, eta ondotik gehiengoarekin, gehiengoa guttiengora pasatzeko arriskuan izan zelarik). Parte hori bi aldiz irakurri behar izan dut, bereziki gaurko oposizioaren geroa ez bainuen aurkitzen ahal proiektu horietan.

Nere gatua jeiki da eta urrundu. berdin zaio. Harek ez du bozkatuko, ez baita arras azkaindarra, eta gatu bat baita. Entzun dut zerbaiten jaten sukaldean. Ez zuen kezkatuegi emaiten.


 
Print
...More news
Sports
Nemanja Vidic rejoint Manchester
Pays Basque
Arrestation à Bayonne de l’un des porte-parole du Collectif des exilés
Culture
Elirale revient dans l’art de l’enfance
Pays Basque
Encore 40000 euros à récolter pour emménager dans les nouveaux locaux
Sports
Olaizola I et Otxandorena les moins mauvais à Tolosa
Pays Basque
Retenue et battue à mort pendant trois jours dans son appartement
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise