Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2005-12-16
Maixan MERCAPIDE
Miserere eta kartsutasuna

Neguaren hotzak harturik, edozein tristezi edo desilusio handiagoa agertzen da. Berdin, eguberrikari ikusleiho eta karrikak apaindura eta argi dirdiratsuenekin janzten direlarik, egunero nekezia material jasanezinen mina mingarriago bilakatzen, gohaindu edo oldartu arte.

Bihotzeko ostatuetan gero eta gehiago jende badela, aberatsak gero eta aberatsago. Ikuspuntu materialetik diot. Ber denboran eta zorionez, baitezpadako aberastasun garden batek indarrak ematen ditu, nekezian denari : elkartasunak. Jendarteko balore normalizatua balitz hobe eta hoberena dudarik gabe, nor berak bizitzeko ahal gutxiengoak izatea, bestearen urrikalmenduari deik ez egiteko.

Badaude zoritxarrez iduri eta betirako behartuak, euskal kultura adibide bereziki barnealdean. Kostalde edo hiriguneetan egoera zaila izanik ere, euskal hiztunen kopurua ehuneko hogeiez petik, antolatu ekintzek entzule gutxiengo bat segurtatua dute eta. Barnealdean, hiztun kopuru berdina azkarrago delarik, ehunetarik hirurogei, euskal ekintzek ez dute baitezpada gehiago jende biltzen.

Destenore edo pilota finala ezin hutsegina ez baziren izan, hain segur entzule gehiago hurbilduko zen, iragan igandean Elzegor eta Ansa ahizpak eman kontzertuan. Hor zirenek, kontent baino gehiago, xoraturik atera dira, kantari kartsuak eta soinu baldintza hoberenak izan zirela. Zinezko kalitatezko kontzertua izan zela.

Miserere kantatu behar genuke artistak ordaintzeko ahalak ez izatea. Baina, nahiago dut bihotzez eskertu, Elzegorrek erakutsi duen elkartasun eta profesionaltasuna. Militante moduan etorri baitira hamar kantari eta musikariak, bazkari baten truk, goi mailako kontzertua eskainiz, barnealdeko kultur etxe tristeak lagundu nahiz. Aste bat lehenago, Urruñean kasik mila entzule zituztelarik.

Horrela bizi da oraino, barnealdean euskal kultura. Militantismo edo urrikalmenduari esker askotan, laguntza publiko eskasen gaitik. Ondoan, kanpotik etorritako emanaldi artistikoen antolatzeko diru publikoa badelarik.


 
Print
...More news
Pays Basque
Une marque pour signer les produits du Pays Basque
Pays Basque
320000 € de mieuxdu Sud vers le Nord
Herriz herri
Borotra plaide pour l´autonomie
Pays Basque
Le journal de F3 Euskal Herri amputé de 2 minutes
Culture
E. Murphy affiche son pedigree
Sports
Intermède européen pour l’Aviron
Sujet à la une
Lasserre remet sur la table l´incinération des déchets
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise