Zapaterok, PSOE alderdiak, Patxi Lopez bere ustez lehendakarigeia denak omen, tzarpa bezala tratatzen düe Ibarretxe, oraiko Lehendakaria, egiazkoa. Non dago gütieneko errespetüa ? Non autonomia, demokrazia, Euskal Herria ? Madriletik gobernatü behar ote düe xüxenka, Franco jeneralak bezala ?
Ibarretxek erran die : ETArekin mintzo ziraie, eta enekin ez ? Loiolan egin zeneioen tratü eskentza har dezagün abiapüntützat ! Haien arrapostüa hau eta praktikan : ETArekin bai, zurekin ezŠ Beraz ETAren borroka armatüari arrazu emaiten dü Espainiako gobernüak. Arren abertzale mündüak zer egin behar dü : ETAren (berriz) lagüntzen hasi ote ?
Beste püntü ülün bat ikus daiteke : PSOE horten gezürra zoin aisa erraiten düen, itsuski, Loiolako tratügeia ükatzen beitüe. Horien beitan zer erran nahi dü « sozialiste » hitzak ? Ala « saucialiste » idatzi behar günüke ? Gonzalez eta GALena ikusirik, horier nolaz fida gitake ? Gü beno nazionalisteago dira, eta hanitxez ere, bena hitz ederrez gordatzen düe. Printzipioak horien ahotik, ele hütsak dira, intsentsüaren ber enplegüa düenak : ürrin (usain) tzarren itotzea, hirokerien ederki estaltzea.
Hegoaldeko abertzaleak arte hortan algarri müturrekoz eta ostikataz, mozkorrak bezala : batak gogorregi, besteak ez aski. Norat ari gira ? Hegoaldeari bizkarra eman behar ote dûgü ? Ala politikari ? Hori ere ez da bidea. Arren zer egin ?