Lan baldintza kaxkarrak betidanik laborari zein metalgintzako mehatzategi zein industriarekin lotu izan ditugu. Aise etortzen zaigu burura E Zolaren elaberritako giroak zein irudiak burura. Gure jendarteko kontserbadore ezkertiarrak askotan diote gaur egun atzo ez bezala ez dela gehiago behar adina sufritzen lanean eta lan baldintzak hobetu direla. Lana balore gisa desegertzera doala ere azpimarratzen dute eskuin zein ezkerreko kontserbadoreak.
Zertaz kexu zitez gazteak ba !
Kontserbadoreaz gain, soziologoak ere jendarteaz zein eredu sozialaz aldatu garela azpimarratzen dute. Ez dira gehiago jendarte industrialaren garaiak. Jendarte Post-Industrilan sartu omen gara Globalizazio garai hontan ! Indian eta Txinan ibili beharko liratezke azken hauek ikusteko Post-Industrialak direnez beraien jendarteak zein lan baldintzak ! A Giddens G Harrison ez bezala, joan zaitez Indiara, karmaren bila joan beharrean jendarte industriala galduta dagoen ikustera...
Aro industrialan ez bezala gure egoera salariala ez da esklabu eta morroiarenan oinarritzen. Geure buruak ez dituzte orduan adina esplotatzen, ez ! Guaurek ditugulako esplotatzen, sekulan baino gehiago ! Gailuen erritmoen menpe ez bagaude ere, gure lankidearen begiradaren pean, kronometroaren menpe, "lan gehiago soldata gehiagorentzat lan egitearen" menpe bizi gara. Finean, gure morroitza borondate osokoa dugu gaur egun lantokian, E de la Boétie-ri inoiz baino ohore gehiago eginez berak landutako kontzeptu famatuari.
Gaur egun lanean hiltzen direnek zein beraien buruaz beste egiten duten langileak, beraien egoera pertsonalagatik dute egiten edo bizitzen egoera hori. Arrazoi estrukturalik ez omen dago, lanean eta lanagatik hiltzen direnen artean, diote, joanden hilabetean argitaratu duten lan baldintzen inguruko txosten ministeriosoan (Rapport sur la détermination, la mesure et le suivi des risques psychosociaux au travail, P Nasse & P Légeron, 2008-03-12, Paris).
Gaur egun lan baldintza kaxkarrik ez dituzte bizi merkataritzan, eraikuntzan, presiorik ez dute jasotzen bulegolariak eta telefonian erantzuten gaituzten langile xume horiek. Eta bistan da, lan baldintza kaxkarretan beharretan ari den langilea bere borondate osoz morroitutako baldintzetan ari delako da, gaur egun guztiok daukagulako eskubidea ezetz esateko (gaitasuna kontzeptu subjektiboegia omen da jendarte Post-Industrialetan).
Gaur egun, goizero gurutzatzen ditugun aldi baterako kontratupeko langileak (jornalero modernoak finean), etxe emazte garbitzaile prekarioak, eriakiuntzako etorkin klandestinoak... Kantuak eta elaberriak baino gehiago merezi dute. Lan Ministeritza txostenen errespetua alegian. Batez ere hiltzen direnentzat.