Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2008-03-27
Zinema ETB 1en

Martxoaren 18an, BERRIA egunkarian irakurri ahal izan genuen, ETB1en azkeneko bi hilabeteotan ez dutela film bakar bat ere jarri edo eman bere ikusleentzat. ETB2n, berriz, astean 20 inguru ematen dituzte; aldea ikaragarria da.

Joselu Blanco ETBko programazio buruak argudiatzen omen du, zinemaren datuak oso eskasak zirela ETB1en eta horregatik, urteotan barne ekoizpenari ari direla lehentasuna ematen, zinema eskaintzaren aurrean.

Beste alde batetik, joan den udazkenean ETBk 56 film komertzial erosi omen zituen, baina horietatik gehienak gaztelaniazko katean izango omen dira ikusgai.

Honen aurrean, nik honako ideia hauexek adierazi nahi ditut:

ETB1 enpresa publiko bat dela, eta, saiatu beharko litzatekeela ematen zerbitzu on eta plural bat bere ikusle guztiei. Euskal hiztunak ez garela piztia arraroak eta, beraz, euskal zinema on eta kalitatezkoa ere oso-oso gustukoa dugula.

ETB1eko ikusle batzuek urteak eta urteak daramatzagula euskal film on eta iraunkorren zain.

Euskaldunek euskal zinemari, erdaldunek erdarazkoari bezala, bakarrik hartuko diotela benetako zaletasuna, aukera handi, on eta iraunkorra dutenean, eta ez orain arte bezala, film gutxi, makina bat aldiz errepikatuak nazkatu arte, eta, gainera, sarritan oso kaxkarrak; ez diot nik, baizik eta zinema kritikariek.

Susmoa dudala (baliteke oker egotea) EITBk gehiago inbertitzen duela gaztelaniazko kateetan euskarazkoetan baino, eta hau horrela balitz, niri arrunt gaizki irudituko litzaidake, zeren eta, sinpleki, EITB, izenak berak dioen bezala, batez ere, euskarazko gizartea bultzatzeko sortu baitzen.

Eta bukatzeko, ETB1en bertan badaudela beste programa batzuk, entzuleria txikikoak izan daitezkeenak, baina, hala ere, mantentzen direnak aniztasun eta dibertsitatearen izenean, konparaziora, Teknopolis, Sautrela, eta abar, eta niri oso ongi iruditzen zait, gainera.


Print
 
...More news
Sujet à la une
Une centrale hydroélectrique, nichée au c¦ur du gouffre de la Pierre-Saint-Martin, ouvre mercredi
Pays Basque
Un annuaire éco-citoyen
Pays Basque
Grève le 2 avril à Pau contre la carte scolaire
Culture
Dernier vendredi du mois : Baten Bila à Hasparren
Culture
"LUKE, de retour au pays, découvre l´Atabal
Pays Basque
Christophe Curutchet revient libre et innocenté du Maroc
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise Sarean zer |