Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2008-01-30
Loretxu BERGOUIGNAN
Telebista publikoan publizitaterik ez

Frantziako telebista publikoan publizitaterik ez omen da izanen. Zer bitxikeria Sarkozy bezalako presidente batek holako proposamena egitea. Ohartzen zarete, zer plazerra izaiten ahal den kontsumaziorako kondizionamendurik gabe bizitzea? Dena bakarrik gure benetazko beharren arabera erosiko genuke.

Ados, kontsumaziorako kondizionamendua era desberdinetan egiten da ta telebistako publizitateak elementu bat besterik ez du errespresentatzen. Halere, plazer har dezagun momentu ttipi batez publizitate gabeko mundu bati amesteko.

Plublizitate ezak, enpresak bortxatuko lituzke ez gehiago haien produktoen marketingan galtzen. Plubizitate ezak, produktua eta errepresentatzen duen irudiaren artean den animaleko distantzia ttipituko luke saltzaile-eroslearen arteko harremanari. Plublizitate ezak, enpresak bortxatuko lituzke protuktoaren konstituzioari buruz arranguratzen, bai egiteko manerari, bai produktoa eratzen duten konstituzioei.

Maleruski, ez gira mundu amestu huntan.

Marketing-ak sekulako tokia du enpresa gehienetan eta publizitatearen industriak mugagabeko iraunkortasun batean sartua dela dirudi. Hola da, itsurari lotzen den mundu batean gira, ta geroz ta gehiago mundu itsutu hortan barnatzen gira (funtsezko errealitatetik urrunduz).

Itsurari baita kontsumazioari ainitz inportantzia emaiten duen pertsona batek du proposatzen telebista publikoari publizitateen kentzea. Gure mundu utopiko horren eratzean etapa bat emaitea aparte, zer erran nahi du telebistari publikoari publizitateen kentzea?

Telebista publikoa piskanaka ohituratu da publizitateen dirusartzeen ukaitea. Beraz bortxaz dependentzia ekonomiko batean sartu da. Dirusartze hori moztuz telebista publikoen biziraupen ekonomikoa zalantzan ezartzen da. Telebista publikoak desagertzeruntz pusatuko lituzke. Horrezgain publizitateen merkatua bere lagunek duten kate pribatuetan murriztua izanen litaike. Publizitateen ukaiteko konkurrentziarik gabe, kate horiek ekonomikoki azkartuak izanen litaike.

Bitxiki kate horiek dute gehien pertsona hori goresten. Normala beraz eskertuak/azkartuak izaitea, ez?

Hasieran bitxikeria deitu dudanak azken finean sentsu piska bat hartzen du.

Berriz ere, ez gira batere itsura ta kontsumorako mundutik urruntzen (ez ditugu politikoak itxoin behar hortarik urruntzeko), beizik eta estrategia ekonomiko-politiko arrunt batean gintezke.


Print
 
...More news
Pays Basque
Le procureur s’oppose à une remise à l’Espagne pour des faits déjà jugés
Pays Basque
« Faire de l’individualisme un ennemi à combattre, c’est se tromper »
Pays Basque
Le personnel occupe le bureau de la direction du collège Endarra
Pays Basque
La police française interpelle à son domicile d’Hendaye l’Irundar Ainhoa Adin, accusée d’appartenir à l’ETA
Sports
Aux portes de la deuxième phase
Sujet à la une
L’abertzale Richard Irazusta se joint à l´equipe deKotte Ecenarro
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise