Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2006-12-19
Jean-Louis DAVANT
Eüskaldün müsülmanak

Kültüren arteko gerla bati bürüz ari ote da mündü hau, Estatü Batüetako presidentak ideki düan bidetik? Agian ez! Ene ustez, algarrekin bakean bizitzen ahal gira kiristiak, müsülmanak eta beste güziak. Europako eskualde zonbaitetan esperientzia hori egin izan da erdi aroan, bereziki Andaluzian, bena gure ganik hüllanago Nafarroako Tuteran (Tudelan erdaraz).

Hor zortzi mentez algarren ondoan bizi dira kristi, jüdio eta müsülmanak, lehenik lau mentez müsülman jaunen manaspenean, gero beste lau mentez Nafarroako errege kiristien aterpean. 1119an Tutera hartü züan Alfontso borrokalaria erregeak, eta müsülmanak bere hegalpean bezala hartü zütüan, "Moroen Forua" horier emanez, eginbideen eta eskübideen berme. Horien beharra bazüen ere nafar erregeek: müsülmanak arma egile trebeak ziren, soldado honak ere bai, eta beren gerletan egarten zütüen Alfontso borrokalariaren ondokoek, beren erresuma txipiaren zaintzeko.

Gaineala haboroxeak ez ziren Arabak, bena horko jenteak, beren nahiz errelijione berrialat igaran zirenak zortzigerren mentean. Arabieraz otoitzegiten züen, mündüko müsülman güziek bezala, eta jüdioek hebreeraz, eta kiristiek latiz. Bena elizatik kanpo, pentsa daite debak ber hizkuntzetan ari zirela: hots nafar erromantzez, edo/eta eüskaraz.

Hots gure arbasoetarik ziren Erriberako müsülman horik, Baskoiak ziren, eta etsenplü hona emaiten deigüe: tolerantziaren etsenplü ederra. Halaber Iruñeko errege kiristiek eta nafar jüdioek.


 
Print
 
...More news
Pays Basque
"C´est pas la peine, tout le monde est contre"
Pays Basque
Une commission foncière pour peser sur les Plans d’urbanisme
Sujet à la une
L’Olympique Lyonnais cadeau des Bayonnais
Sports
Ezcurra-Waltary, première affiche des demi-finales
Culture
Carmen va envoûter le théâtre de Bayonne
Pays Basque
Paris et Bordeaux rapprochent leur position sur le Contrat de Projet
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise