Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2006-06-15
Euskara eta Nafarrorari buruzko hemeroteka digitala zabalena

Euskal Kultur Elkargoak (EKE) webgune berria dauka: www.euskarakultur.org. Bertan aurki ditzakegun edukien artean bat nabarmentzen da: Sarea, euskararen eta Nafarroaren gaineko 7.500 albiste baino gehiago biltzen dituen agiritegia.

Euskara Kultur Elkargoak (EKE) bere web orri berria, www.euskarakultur.org, Iruñean aurkeztu zuen ekainaren 7an. Koldo Martinez Urionabarrenetxea EKEren lehendakariak aurkezpenean esan zuen bezala, webgune berria Œlan-tresnarik onena da euskara eta Nafarroaren inguruan gertatzen denaz interesa duten guztientzat’.

EKEren webgune berria hiru hizkuntzatan (euskara, ingelesa eta gaztelania) dago, eta eskaintzen dituen zerbitzuen artean, elkargoaren bozeramaileek bereziki bat nabarmendu nahi izan dute: Sarea.

Euskara eta Nafarroari buruzko 7.500 albiste baino gehiago biltzen dituen agiritegia da Sarea, eta egunero berritzen dutena. Iulen Urbiola, EKEren zuzendariaren ustetan, "gaiari buruzko hemeroteka digitalik osatuena dela esan dezakegu, eta gaur egunean sarean dagoen dokumentu-funtsik eguneratuena".

Gaur egun, Sarea datu-baseak 7.540 albiste biltzen ditu, hogei bat hedabide idatzi eta digitalen artean bilduta. 2004ean hasitako bilketa lana da eta lau arlotan sailkatzen ditu berriak, gero beste 30 kategoriatan ordenaturik: Administrazioa, Gizartea, Hezkuntza eta Kultura.

Euskararen inguruan gertatzen diren gaiak, politikan edo gizartean; musikan, literaturan edo ikus-entzunezko sormenak, ikerkuntza, irakaskuntza eta beste mota askotako gaiak biltzen ditu Sareak, gainera, ikuspuntu aunitzetatik begiratuta.

"Badakigu oso erabilgarria izango dela ikerlari, komunikabide, unibertsitatetan aritzen den jendea, juristak eta abarreko pertsonentzat, baina ez bakarrik horientzat -esan zuen Koldo Martinezek aurkezpenean-; Sareak egitura honetan parte hartzera gonbidatzen ditu erabiltzaileak, eta aukera ematen du albistea sortzen den tokitik bertatik bidaltzeko".

Artekaria, EKEren zerbitzu juridikoak egiten duen lana eskaintzeaz gain, gaiaren inguruko dokumentazioa ematen du: aurrera eramaten dituen prozedurak, zenbait erakunderen txostenak eta euskarari buruz Nafarroan gertatzen diren aferak, baita hizkuntza gutxituei buruzko hemengo eta nazioarteko legedia ere.


 
Print
 
...More news
Pays Basque
Seaska obtient un rendez- vous
Pays Basque
Une fierté en marche
Pays Basque
L´aide d´Udalbide à l´euskara non grata
Culture
La ruée au jazz développe sa philosophie
Culture
Doctor Deseo, un grand coup au culte
Sujet à la une
L’ETA appelle Paris à "s’engager dans la voie de la négociation"
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise