Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2008-04-08
Second Life (I)

Itziar Madina

Bigarren bizia hasi dudanetik ilea motx-motx pikatu eta tindatu, jauntziak dotore baliatzen ditut. Izena dut Laurie Zontag. Paperak eman zizkidatelarik ez nuen jakin irri egin behar ote nuen."L’horizontale". Kexatzea, ezin. Beraz, hartu eta jo aitzina. Unibertsitateko irakasle eta ikasleek trufa ixiltzen jakinen dute. Baina izen sinesgarria zena, batere ? Izanen zen, doaikabe. Geroztik hementxe nago, Estrasburgoko Marc Bloch Unibertsitateko "Europear hizkuntza aniztasuna eta interkulturalitatea" deitu Masterra ikasten. Momentuan aldiz kafetegian, doi bat arranguratua jaiki baitnaiz, segitzen nautelaren beldurrez. Zergatik jin ote nintzen Estrasburgoraino ? Gordelekua atxemanez gero xahu naiz, nehorat ezin eskapatu. Baleki bale Pariserako trein biletea hartu dut. Aimée ikustera joanen naiz. Zer kasualitatea! Euskal Herrian bizi zen sortzez Estrasburgoko Paristartu lagunaren etxera egin beharko ote dut kukutzera? Marc Bloch bezala, Aimée ere judutarra zen. Jatorriz. Estrasburgon nahasketa ikusgarria da erlijionetan eta jendeen sustraietan. Ez du Frantzia iduri eta ez ditaike hala, aski da entzutea nolako azentoarekin mintzo duten frantsesa kasik hizkuntza arrotza bezala ikasia dutela ohartzeko. Ikasle logela abandonatu dudanetik liburuak baizik ez ditut salbatu. Balisa arintze alderat arropa gehienak "ekintza sozialak laguntzeko helburu " duten untzi berezi horietatik batetarat aurtiki ditut. Ondoko mahaietan jende gutxi, tenore honetan. Ikasle serioak dira Estrasburgokoak. Nire eskuinean, bi neska lerden, ordenadore eramangarri bateko pantailari so. Eleak apalak dira kafetegian. Liburuan gordetzen entseatzen naiz goizean ikasle logelako lehiotik ikusia oroituz. Eta joan den asteazkenekoa ? Ez al zen gauza bera izanen ? Hau da, susmatzen nautela ? Logela ezin gardenago utzi dut. Izerdi hotza egiten dut, barnean deus ez dudala ahantzi segurtatzeko haur denborako keinua dagidala : ezkerreko eskuko erhiak kurutzaturik ditut. Ageriko seinalerik ez dudala eman behar eta, lasaitzen entseatzen naiz, liburuan errefuxiatuz. Ez dut hurbiltzen ikusi, ez entzun ere. Bere eskua mahainaren gainean ikusi dudalarik, indarra egin behar izan dut ez jauzi egiteko. Garbitzeko oihala pasatu du, ni so egin gabe. Bainan loreuntzi hitsa pausatu duelarik berriz, ongi plegatu papertto baten ixkina ikusi ahal izan dut, azpian harrapatua.

Klasiko unibertsalen Arabiar Poesia lan hautatuen irakurketan segitu dut, segurtatuz eskuineko neska lerdenek ordenadoreari galdezka segitzen zutela. Abdhullah Ibn Almu’Tazz-en bertsoek hala zioten : "Denbora, ez didazu lagun bat ere utzi, ez dago zure bizian begirunerik. Nire lagunak garbitzen dituzu eta gero lotsagabeki agurtzen nauzu ". Halaxe beharko ote nion nik Biziari kantatu ? Ala ezezagunetik laguna zitzaidan agertu?


Print
 
...More news
Herriz herri
Acotz refuse l’antenne de téléphonie mobile
Culture
"Le plaisir de voir les nouvelles générations"
Sports
Les demi-finalistes sont connus avant même les dernières parties de poule
Sports
L’Aviron Bayonnais intègre le trio de tête
Pays Basque
Garzon réclame le gel de comptes de neuf personnes
Sujet à la une
Le premier rapport socio-économique du Pays Basque
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise Sarean zer |