Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Tribune Libre 2008-04-08
Gorka TORRE / Irakaslea
Aberri Eguna 2009 : iñoizko jendetsuena

Bai, iñoizko jendetsuena. Hamar milaka euskal herritarrek esku hartu zuten 2009-garren urte honetako Aberri Egunean. Ehundaka ekitaldi antolatuak izan ziren Euskal Herriko beste hainbeste auzo, herri, eskualde edo hiritan. Ez ohizko izaera hartu zuen beraz aurtengo Aberri Egunak. Ez ohizkoa ere, ez baitzuten elkarte, mugimendu, alderdi edota instituzioek antolatu, baizik eta herritarrek.

2008-ko udazkenean elkartzen hasi ziren abertzaleak Euskal Herriko txoko anitzetan, aurtengo Aberri Eguna beren auzoan, herrian, eskualdean edo hirian antolatzeko xedearekin. Elkartutako lehenek gomita luzatu zieten beren inguruko sentsibilitate ezberdinetako abertzale guziei. Ondotik, txoko bakoitzean erabaki zen Aberri Egunari eman nahi zitzaion izaera, hau da, egun horretako ekintzak eta mezuak zein izanen ziren. Sentsibilitate abertzale ezberdinen ezberdintasunak, ez ziren oztopo izan amankomunean dutenaren inguruan ospakizun hau antolatzeko.

Aberri Egunaren aitzineko egunetan, mota guzietako afitxak, kartelak, pankartak, banderolakŠ ikus zitezkeen Euskal Herriko bide bazter guzietan. Panfletoak eta traktak ere banatuak izan ziren milaka etxeetan. Hain zuzen, ehundaka talde antolatzaileetariko bakoitzak, bere eskualdean antolatu zuen Aberri Egunerako, iragarki kanpaina luze eta sakona eraman zuen urtarriletik gora. Gainera, herri anitzetan komunikazio lan berezia eraman zen abertzaleak ez diren euskal herritarrak ospakizun honetara gomitatzeko.

Ehundaka ekitaldi, ekintza eta mezu ezberdin izan ziren beraz. Mezuei dagokienez, Euskal Herriaren eta herritarren burujabetasunaren ingurukoak ugari izan ziren. Tuteran adibidez, kantu kopla hau hautatu zuten mezu bezala : "Bakoitzak urraturik berea denon artean geurea, etengabe gabiltza zabaltzen gizatasunari bidea". Eta Beskoitzen kantu bereko beste kopla hau : "Iñon ez iñor menpekorikan nor bere buruaren jabe, herri guztiok bat eginikan ez gabiltza gerorik gabe".

Ekintzei dagokienez, goizean kirolak leku handia ukan zuen hainbat herritan : Trapagan harri zulaketa, Hazparnen birlak, Donapaleun soka-tira, Oihartzunen, Arretxabaletan, Atharratzen eta beste hainbat tokitan mendi ibilaldiaŠ Leku gehienetan bazkari herrikoiak antolatu ziren, herritarrek sukaldatutakoak. Hainbat iragarkietan irakurritako menuen arabera, sukaldari fiñak lanean ari izan zirela erran daiteke. Arratsaldean berriz, ekitaldi kulturalak non nahi : bertsolariak Lesakan, Egian, Zazpi kaleetan, Oztibarren eta beste hamaika herritan, herri dantzak Mugerren, Arrasaten, KanpezunŠ antzerkia Oreretan, Irisarrin, Zarautzen, Angelun, MaulenŠ kantua Baionan, Santutxun, Donibane Lohizunen, OtxaginŠ musika denetan.

Azpimarratzekoa da ere Aberri Egunaren aitzineko egunetan eztabaida publikoak burutu zituztela hainbat tokitan, beste hainbeste gaien inguruan : euskal nortasuna Gazteizen, autodeterminazioa Iruñan, internazionalismoa Irunen, burujabetasuna Gatikan, abertzaletasuna Baigorrin, matriarkalismoa Urepelen, burujabetasun ekonomikoa Barakaldon, Lapurtarren Biltzarra UztaritzenŠ

Ehundaka auzo, herri, eskualde edo hiritan Aberri Eguna giro ezin hobean ospatu zen beraz. Esku hartzaileen kopurua oso ezberdina izan zen leku batetik bestera. Herri txiki anitzetan ehun bat lagun bildu ziren, batzuetan berrogoita hamar bat, baina pertsona hauetariko anitzek ez zuen esku hartzen ohizko Aberri Egunetan. Horregatik herri txikietan ere oso pozik agertu ziren antolatzaileak esku hartzaile kopurua ikusterakoan.

Toki batzuetan, jende gutxi bilduko zutelakoan, abertzaleak ez ziren ausartu Aberri Eguna antolatzen. Baina ikusirik Aberri Egunaren ospakizuna Euskal Herriko txoko guzietara eramateak jende askoz gehiago esku harrarazi zuela, badirudi heldu den urtean eta ondokoetan Euskal Herriko herri gehiagotan burutuko dela.

Azken egun hauetan anitz aipa-tzen da ere beharrezkoa litzatekeela lauzpabost urte guziz abertzale guziek Aberri Eguna toki berean elkarrekin ospatzea. Oso jende-tsuak liratekeen Aberri Egun bateratu hauen bidez, munduari adieraziko litzaioke hemen herri bat badagoela, Euskal Herria, beste herriek bezala burujabetasunerako eskubidea baduela, eta beste herriekin batera munduko herritar guzien etorkizun oparoa elkarrekin eraiki nahi duela.


Print
 
...More news
Herriz herri
Acotz refuse l’antenne de téléphonie mobile
Culture
"Le plaisir de voir les nouvelles générations"
Sports
Les demi-finalistes sont connus avant même les dernières parties de poule
Sports
L’Aviron Bayonnais intègre le trio de tête
Pays Basque
Garzon réclame le gel de comptes de neuf personnes
Sujet à la une
Le premier rapport socio-économique du Pays Basque
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise Sarean zer |