Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2008-03-25
Martiri eta martirio

Txomin euskaltzain oso eta emeritoak ez ote daki martirio eta martir edo martiri-ren arteko diferentzia ? Ba ote daki gehiago horrelako histuan tratatzen duen gaiaz ? Artikulu seriosak ez dira ostatuetako erran-merranetarik egiten.

Martiri bakan batzu baizik ez omen da izan 17mendez. Artikulua agertu den egun beretan jakiten zen, ez III. mendean, bainan bai XXI. mende honetan, tiroz hil dutela Iraken Kaldearren patriarka katolikoa. Apez bat eta hiru diakre hilak izanak ziren zenbait aste lehenago. Txominek ez dakike, tratamendu berezi bat badela Iraken giristinoentzat.

Hogei eta zazpi apez, fraile eta serora hilak izan direla munduan barna 2003-an, 16 2004-an, 272005-an, 24 2006-an, 21 2007-an. 115 bost urtez. Ez ditake erran hain bakanak direnik. Thibirineko fraileen erailtzea ez da III. mendekoa. Iduriz gertakari horiek ez dizkiote Œbeharriak hausten’ euskaltzainari.

Kataren adibidea, bere teoriaren kontra doa : delako apezpikuak erran badu Œdenak hil, Jainkoak ezagutuko ditu bereak’ katoliko ala katara, denak zituzten hiltzen : hilketen arrazoia ez zen erlisioa.

Protestanten gerla ? Hor ere fedeaz besterik bazen jokoan. Olaizola apez protestantak idatzi du Henri IV erregeaz : "la religion solo era para él un instrumento politico". Sorgin auziak ? Erregeren manuz zen de Lancre Lapurdira etorri eta apezpikuak zituen honen sarraskiak geldi arazi !

Zenbat urtez ez dugu entzun Irlandaz, katoliko eta protestanten arteko gerla zela. Ez ziren erlisioa gatik ari tiroka. Irlandesek nahi zuten Inglesen eskutik kendu ipar Irlanda. Arrazoia politikoa zen. Berdin du, erlisio gerla gisa aipatzen zuten. Palestinan ez da mahometar eta juduen arteko gerla. palestindar andana bat giristinoa da. Hala nola berriki hil den Georges Habache famatua, FPLP-ren sortzailea. Eta israeldar gehienak ateoak dira. Bainan hau ere erlisio-gerletan sartzen dute.

Martiri giristinoentzat ur eta arno nahasketa daude. Giristinoak amerikarren adiskidetzat dauzkate zenbaitek Iraken, amerikanoak giristino direlakotz. Historikoki, 12 mendez giristino eta mahometar elgarrekin bizi izan dira bakean Iraketik Egiptora. Gaur egun mahometar guziak ez dira islamistak.

Gauza segurra, giristino ez balire, jende horiek denak lasai bizi litezke. Ez litezke hilak. Elizak ez ote lituzke gehixago aipatu behar bere gaurko martiriak, zenbaiten beharriak tutaturik ere.


Print
 
...More news
Pays Basque
Un Aberri Eguna sous le signe de l´union
Sujet à la une
Les mouvements d’opposition prônent une gestion plus sociale de l’eau dans le Nordeste brésilien
Culture
Les livres du Biltzar ont la cote basque
Culture
Les Puces des arts démangent la Maison des associations
Pays Basque
Iraty ne pâtit pas de la mauvaise météo, mais pense à l´avenir
Sports
Jean-Pierre Elissalde ne sera plus à l´Aviron la saison prochaine
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise Sarean zer |