Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2007-05-03
Nafarroako Irrati euskaldunen sarea

Topagunea Nafarroa. sustatu.com

Nafarroan euskaraz diharduten sei irratik, Nafarroako Irrati Euskaldunen Sarea aurkeztu dute jendaurrean. Sarea Xorroxin, Beleixe, Esan Erran, Karrape, Aralar eta Euskalerria Irratiak osatzen dute. Azaldu duten bezala, bakoitzak lan esparru, zabalpen eremu eta orohar ezugarri ezberdinak ditu, baina oinarrian komuneko ardatza; euskara eta hizkuntzaren normalkuntzaren aldeko lana irratigintzaren berezko baliabide guztiak erabiliz.

Sare aurkeztu berriak, besteak beste, programazioa bateratua bultzatu, elkarlana sustatu, esparruak zabaldu eta eremu handienera iristeko, sistema komuna martxan jarri eta bazkideen ekoizpena ahalik eta modu egokienean gauzatu nahi du. Haren bidez, tokian tokiko irratiok geure baliabide eta ezaugarri propioekin, eguneroko jardunean euskal hiztunen komunitatearen sendotzeko egiten dugun lana bateratu dugu eta etorkizunerako erronkari elkarrekin helduko diogu.

Dagoeneko bi urte igaro dira lehen bilkurak egin zirenetik eta jadanik bide honetan lehen urratsak eman dituzte sareko kideek: Epe ezberdinak finkatu ditugu saretzea abian jartzeko; irratien teknologien eguneratzea eta digitalizazioa izan dira lehen pausua eta behin hori beteta gure zabalkundeari eta programazio trukaketari helduko zaio. Webgunea izanen da gure erakusleiho eta elkargune nagusia. Bertatik irrati bakoitzak bere inguruko berriak, gaiak, foroak, argazkiak, audioak... izateaz gain egindako irratsaioak interneten zintzilikatzeko aukera izanen du, modu horretan beste irratiek eskuragarri izanen dute programazio trukaketa ahalbidetuz. Baina ez hori bakarrik, edozein erabiltzailek ere izanen baitu aukera gure webgunek bisitatu eta gure irratsaioak entzuteko. Webgune nagusi bat izanen dugu, eta hortik aurrera irrati bakoitzak berea propioa. Hala ere, hori lehenengo pausua baino ez da, eta etorkizunari begira, online emititzeko aukera azterzen ari dira Sareko kideak.

Irratiek proiektua bideratzeko jaso duten laguntza ere azpimarratu nahi izan dute: batetik, Euskara Elkarteen Topagunearen laguntza ezinbestekoa izan zaigu, idearen garapena eta gestioan egindako lana erabakiorra izan da proiektua martxan jarri eta garapenerako. Bestetik, Udalbideren diru laguntzarik gabe hasierako ideia, xedea errealitate bilakatzea ezinbestekoa izanen litzaiguke.


 
Print
 
...More news
Sujet à la une
La grande fête d’Herri Urrats est toujours nécessaire à l’enseignement en basque
Pays Basque
Les anti-OGM investissent la DDA à Pau
Culture
Les puces de l’art ont la manière
Culture
Le Musée Basque de Bayonne poursuit sa douce et lente mutation
Sports
Dernier obstacle avant la grande finale
Pays Basque
Le parquet espagnol requiert l´interdiction de plus de 300 listes
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise