Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2007-12-26
Peio JORAJURIA
Olentzero maitea

"Olentzero maitea, aurten, Eguberriko nahi nukeŠ" Lehen, horrelako erranaldi bat bukatzea errexa zen. Azken jostailu iragarkien manamenduak segi, edo ikastolako beste haurrekin jeloskeri sorkuntza joko batean sartu, eta ala ! Gutuna egina zen. Baina orain handitu gira. Olentzerori idazten ahal badugu oraindik, helduen gauza batzu eskatzea behartuak gira.

Zer eska beraz aurten Olentzerori ? Lagun batek, bazkari bukaeretan (patxarana badelarik) beti oihukatzen du "Osasuna eta askatasuna !". Hau gauza polita. Interesatua eta esku zabala, pragmatikoa eta idealista... Hunen eskatzea ongi litzake. Bai, bainan... Osasuna ? Kapoiak egunero jaten dituen norbeit pertsona aproposa ote da osasun aholkuak emateko ? Gainera edaten du, erretzen du eta bart arratsean edan omen du bost arroako zahagia ! Ez, osasuna, beste norbaiti eskatu beharko da. Askatasuna beraz ? Amets ederra... Baina ez da segur ETA prest ditakenik protagonismo gehiegi uztea beste norbaiti. Beste norbait hori Olentzero izan dadin ere...

Tematika berdinean geldituz, baditake beste zerbait garai hauetan eskatzen ahal litakena : Bateraren kanpainarendako eskas ditugun 15 000 izenpeduren biltzeko esku kolpe on bat. Udaberriko hauteskundeak aintzin helburua lortzen bagenu, eztabaida guziak baldintzatzen ahal genituzke, hautagai guziak debatean sartzen behartu, gobernamenduaren erantzun argi bat lortu... Gainera izenpetzeko prest diren 15 000 pertsonak hor dira, gure karriketan. Eskas duguna, izenpetze biltzaileak dira... Jendea prest dena asti pixka bat hartzea horretarako... Bai, hori eskatuko dut aurten gure ikatz egileari : « Olentzero maitea, aurten, Eguberriko nahi nuke esku kolpe bat, ainitz jende bil dadin heldu den larunbatean, Baionako karriketan, Bateraren izenpetze biltze kanpainarendako. Bi muxu eta aintzinetik milesker. Peio.»

Bai, bainanŠ Olentzerori eskatu beharko nuke hori ? Edo zuri, irakule maitea ?


Print
 
...More news
Sujet à la une
La visite guidée de bayonne, autrement
Pays Basque
ETA s’en prend à un localdu PSOE à Balmaseda
Pays Basque
Les familles s´enferment pour Noël
Culture
Deux txapeldun confirmentleur niveau en cette fin d’année
Sports
La pelote fait son marché à Espelette
Pays Basque
Un attentat contre une agence immobilière ponctue le réveillon
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise