Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Tribune Libre 2007-06-09
Jon Artetxe, Aitor Aranburu Artano / Nazio eztabaida gunea
Euskal Herria, ingurumena eta partehartzea

A ma lurra laguntza eske dabilkigu. Somatu nahi ez duenak, ez dezala egin. Baina asko gara ingurumenak hemen eta orain gure babesa behar duen uste sendoa dugunak. Behatu nahi dugu zer, nola eta zergatik gertatzen den, so egin behar zaio arazo larriari, begiratu nondik legokeen aterabidea, adi egon zenbait eremu izorra ez daitezen, aditu nongo ur garbiek eskatzen diguten laguntza, arreta jarri naturak dioskunari eta konponbideetarako ideiak eman, aztertu non eta zer izan daitekeen onargarri etorkizuna ez hipotekatzeko, eta azkenik, kontsekuentziaz "busti", parte hartu eta erabaki.

Nazio Eztabaida Guneak iazko urrian Burlatan egin zuen nazio eztabaidan, lurraren inguruko eztabaidan sakondu eta Ingurumen Gatazken Konponbiderako Behatokia sortzeko urratsak ematea ebatzi zuen. Euskal Herriak nazio bezela bizirauteko gure lurraren defentsaren ezinbestekotasuna aldarrikatu genuen bertan; herri kontzeptua biztanlegoari egokitzeaz gain, biztanlego hori bizi den lur eremuari ere badagokiola. Izan ere lurra, jarduera guztien oinarri fisikoa izateaz gain, bizitza iturri eta identitate iturri ere bada, honetan arreta berezia eskatzen duelarik nekazaritza sektoreak.

Lurrarengan eta inguruarengan eragina duten zenbati egitasmok eztabaida bizia eta askotan liskarrak ere piztu dituzte herri mugimenduen eta administrazioen artean, proiektu zehatz baten inguruan iritzi kontrajarriak daudelako batzutan, baina baita proiektu hauek guztiak garatzerako orduan erabakiak hartzeko moduagatik ere. Lurrean eragin zuzena eta larria zuten erabakietan herritarren eta herri eragileen parte hartze zuzenerako bitartekorik ez da jarri edota kasurik onenean jarri direnean emaitzak ez dira errespetatu.

Nazio Eztabaida Gunean hainbat sentsibilitate politikotako kideak biltzen gara, lurraren defentsaren inguruan ikuspuntu ezberdin edota kontrajarriak izan ditzakegunak gainera. Baina urtean behin bildu egiten gara Euskal Herrian sinetsi eta gure nazioaren interesen mesedetan eztabaidatu eta adostu nahi dugulako. Eta iaz adostasuna lortu, lortu genuen.

Adostutakoaren arabera, ingurumenari eragiten dion edozein egitasmo garatzerakoan hiru oinarrizko eskubide errespetatu behar zaizkie herritarrei: informazio objektiboa izateko eskubidea, iritzia eman eta parte hartzeko eskubidea; eta erabakitzeko eskubidea.

Euskal Herrian, ordea, gauzak horrela egiten ez diren adibideak asko dira. Lurrean etengabe eragiten ari gara gainera, horren erakusgarri direlarik azken hamarkadetan eraiki diren azpiegiturak (autobideak, urtegiak, kanalak, zenbait energia azpiegitura...) eta bestelako artifizializazioak (zabortegiak, harrobiak, industialdeak, etxebizitzak...). Datu esanguratsu bat: lur artifizialduaren ehunekoak Europar Batasunaren bikoitzak dira, eta urtean 800 hektareatik gora hormigoitzen jarraitzen dugu administrazioen datuen arabera.

Garapena eta benetako iraunkortasuna uztartzea erronka berria da, eta bitarteko berriak beharko ditugu gauzak aldatzen hasteko. Pertsona eta eragile ezberdinen artean gai izan behar dugu hausnarketa bateratuak egin eta irtenbideak planteatzeko. Norberaren interesak etxean utzi, eta interes orokorraren araberako irakurketak egiteko. Horretarako egingo dugu Ingurumen Gatazken Konponbiderako Behatoki bateranzko bidea.

Ekainaren 9an, ingurumen gatazka txiki batzuen azterketa xumea egin, gatazken

konponbiderako mekanismoak aztertu eta partehartzearen garrantziaz jardun

eta gero, Behatoki horren oinarriak finkatzen saiatuko gara Euskal

Herriko zenbait eragile zein herritarrekin batera. Hitzordua, EHUko Ibaeta kanpuseko Barriola eraikineko 1.1 gelan izango da, goizeko 9:30ean. Denoi eragiten digulako, denon partehartzea da garrantzitsua.


 
Print
 
...More news
Sports
À 80 minutes du bonheur
Culture
Reprendre confiance en chansons
Culture
Lofofora fait une mise au point au pays
Sports
Au bord du précipice !
Pays Basque
La CGT souhaite l’ouverture des négociations sur la pénibilité au travail pour une retraite à 55 ans
Pays Basque
Arnaldo Otegi emprisonné
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise