Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2008-07-02
Peio JORAJURIA
Euskara gaur eta bihar

Inkesta soziologikoaren emaitzak, eztabaida parlamentuanŠ Euskara, berriro, maiz bezala, kazeten lehen orrietan. Egoera larria, hiztun kopuru ttipiegia, kopuru ttipi hunen hizkuntza maila txarra, beharrezko lege geriza oraindikan ere ukatuaŠ Oraindikan ere berri txarrez tindatutako emaitzak. Baina zerrenda beltza hunetan pundu baikorra (gutti) batzuk badira. Pundu baikorrak eta lan ildoak.

Lehenik, euskaradunen adina begiratu behar da. Hiztun gehiena adineko jendean aurkitzen bada, azpimarratzekoa da gazteak hor direla ere. Lehen aldikoz, ez da ahalgetzerik 16-25 urtekoen emaitzak begiratzean. Haurrek euskara ikasten zutela baginakien, orai agertzen da ume ziren horiek handitu direla, eta euskara ez dutela ahantzi. Berri on hunek desafio berri bat gordetzen du : eskolan haurrak euskaran murgilduak dira (edo zango punten bustitzeko aukera badute bederen) ; baina hogoi urteko gazte batek nun atxemanen du hizkuntzarekiko kontaktua ? Nola segurtatu erregularki euskara praktikatzeko aukera « naturala » (hots, « ez militantea ») izanen duela ? Herriko Etxeen inguruan eramandako lanak, bere dimentsio eredugarriarekin bereziki, pista interesgarriak erakusten dizkigu.

Azpimarratzeko bigarren pundua, hizkuntz guttituen inguruko eztabaidak hartu duen dimentsioa litake. Gaia mahai gainean ezarria izan da. Oraingoan ez du erantzukizun onik lortu. Baina berriz etorriko da. Lortutako kritikak ez dira beldurgarriak. Entzun dira Parisen duela hogoi urte hemen entzuten zirenak. Arazoa gaizki ezagutzen dutenen a priori jakobinista baten erantzun epidermiko batzuk. Hemen ikusi dugun bezala, eztabaida berriro etorriko den aldi oro printzipiozko postura ezkorra horiek pixkanaka marginalisatuko dira. Senatuan erabiliak izan diren argumentuek ez dute iraunen. Eta « arrazoiaren » filosofoez hain harro den estatu batean, logikak eta argumentazioak fedea eta printzipioak baztertu behar lituzkete.

Han artean, Parisek duen beranta baliatzen ahal da. Alde batetik, estatuak eztabaida sortuz ekartzen digu zilegitasun ukaezin bat : euskara aipatzean ez gira gure usaiako gaia ethnozentrista-nazionalistetaz solastatzen ari, baina (frantses) arazo nazionala batetaz. Urratsa ez da ttipia. Bestalde, iparraldeko biztanle gehiengo zabalak badu froga, egunerokotasunean, leku ainitzetan, Parisen erabilitako argumentuak irrigarriak direla. Lekuko iritzi publikoa aintzinarazteko parada hoberena.


Print
 
...More news
Pays Basque
Le poste de police du Boucau en question
Pays Basque
Angeluzain veut séduire Jean Espilondo
Culture
Le festival Jazz à Luz attaque la source
Culture
L’ar(t)chitecture basque invitée au grand Festin aquitain
Sports
La sélection tricolore se prépare pour Cuba
Sports
Les remaniements du XV tricolore profitent à Peyras
Sports
Dementieva renoue avec le succès dans la frayeur
Sujet à la une
Certaines associations échappent à l´écotourisme de masse
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise Sarean zer |